Joane Somarriba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joane Somarriba

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoane Somarriba Arrola
JaiotzaGernika-Lumo1972ko abuztuaren 11 (51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Ezkontidea(k)Ramón González Arrieta
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Bizkaia-Durango 2003-2006
Pragma Deia Colnago (en) Itzuli 2002-2002
Alfa Lum (en) Itzuli 1999-2001
Vittorio Veneto-Sprint (en) Itzuli 1998-1998
 
Jasotako sariak
joanesomarriba.com

Joane Somarriba Arrola (Gernika, Bizkaia, 1972ko abuztuaren 11 - ) euskal txirrindulari profesional ohia. Emakumezkoen txirrindularitzako zirkuitoetan nabarmendu zen lehen emakume euskalduna.[1] Bi Giro eta hiru Tour irabazi ditu eta 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikan jaio zen eta Sopelan hazi. Lau ahizpa ditu, bera bigarrena delarik. Bere familian txikitatik ezagutu zuen ziklismoa, kirolariz inguratuta hazi baitzen eta haren aitak, marinela ogibidez, osabak eta ahizpa zaharrenak urteak eman baitzituzten txirrindularitzan.[4] 8 urterekin hasi zen txirrindularitzan.[5] 1991n hernia diskal baten ondorioz 18 hilabetez errepideetatik kanpo igon zen. Medikuek txirrindularitza uzteko gomendatu bazioten ere, Somarribak aurrera egin zuen. Bere karrera garatzeko 1999an Italiara joan zen eta profesional gisa Alfa Lum taldearekin fitxatu eta garaipenak eskuratzen hasi zen, egun oso txirrindulari gutxik lortu duena.[6]

Bere lorpen nagusien artean hauek: Emakumezkoen Frantziako Tourra irabazten lehenengo euskalduna izan da, eta guztira hiru aldiz lortu du (2000, 2001 eta 2003). Milurteko lehen Frantziako Tourrean, 2001ean, lehen zenbakia zeraman dortsala eraman zuen eta bere ohorean Bilbon hasi zen lehen etapa. Edizio horretan Tourra berriro irabazi zuenean podium-era ikurriñarekin igo zen eta hedabideek hedatu zuten irudia mundu osora zabaldu zen.[2] Gainera, Emakumezkoen Italiako Giroa (1999 eta 2000) eta Munduko Erlojupeko Txapelketa ere bi aldiz eskuratu ditu.

Txirrindulari profesional izandako Ramón González Arrieta izan zuen entrenatzaile baita ezkontidea ere.

2005eko Munduko Txapelketa burutu ondoren (bigarren postuan) txirrindularitza profesionaletik erretiratu zen.[7][5]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko urriaren 14an "Euskal Herritar Unibertsala" saria jaso zuen Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik bere arrakastengatik ez ezik, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko egindakoagatik, baita Euskal Herriaren izen ona zabaltzeagatik ere.[8]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990

1996

1998

1999

2000

2001

2002

2003

2004

2005

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
Italiako Giroa 1. 1. - - 3. - 2.
Tour de l'Aude - - - - - - -
Frantziako Tourra - 1. 1. 3. 1. - -
Munduko txapelketa - - - 3. - 7. -
Munduko erlojupeko tx. - - - - 1. 4. 2.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Joane Somarriba» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  2. a b «Somarriba Arrola, Joane - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  3. Berria. «Joane Somarriba: "Joko Olinpikoak dira orain nire helburua"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  4. Hirukide. «Joane Somarriba – "Nire amak beti animatu nau asko eta asko lagundu dit txikitatik nituen amets horiek betetzen"» Hirukide (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Joane Somarriba, una pionera en el ciclismo» El Correo 2018-10-01 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  6. «Elkarrizketa: Joane Somarriba» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  7. Berria: «Burua txirrindularitza uzteko egina daukat, aspertuta nago dagoeneko»[Betiko hautsitako esteka]
  8. «"Euskal Herritar Unibertsala" saria jaso du Joane Somarribak - Ukberri - Hiruka.eus» hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  9. Emaitzak Joko Olinpiarretan
  10. Berria: horiz, hirugarrenez[Betiko hautsitako esteka]
  11. Berria: Somarriba hirugarren izan da azkenean[Betiko hautsitako esteka]
  12. Berria: Egoskorkeriari urrea[Betiko hautsitako esteka]
  13. Berria: Somarriba eta Mayo, nor hobeto?[Betiko hautsitako esteka]
  14. Berria: Berriz ere zazpigarren[Betiko hautsitako esteka]
  15. Berria: Mikatza eta mingarria[Betiko hautsitako esteka]
  16. Berria: Zilarrezko buruko mina[Betiko hautsitako esteka]
  17. Berria: Boubnekovak irabazi du azken aurreko etapa, eta Somarribak bigarren amaituko du[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]