Ukrainian-Mediterranean Airlines konpainiaren 4230 hegaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukrainian-Mediterranean Airlines konpainiaren 4230 hegaldia
Irudia
Map
Motahegazkin-istripu
Data2003ko maiatzaren 26a
HerrialdeaTurkia
AireontziYak-42 (en) Itzuli
AbiapuntuManas International Airport (en) Itzuli
HelmugaZaragozako aireportua
KudeatzaileaUM Airlines (en) Itzuli
Kausacontrolled flight into terrain (en) Itzuli
Pertsona hilak75
Istripuan hildakoei eskainitako monumentua Maçkan, Trabzonen (Turkian).

Ukrainian-Mediterranean Airlines konpainiaren 4230 hegaldia Pilav mendian erori zen, Trabzongo aireportutik gertu 2003ko maiatzaren 26an. Hegazkinean 75 pertsona zeuden, horietatik 62 militar espainiarrak. Militar hauek bere herrialdera itzultzen ari ziren Afganistan eta Kirgizistanen lau hilabete eta erdiko misioa izan ondoren. Haiekin batera tripulazio osoa, hamabi ukrainiar, eta Bielorrusiako hiritar bat hil ziren. Aireko istripu hau bake garaian Espainiako Armadaren historiako tragediarik larriena izan zen.[1][2] Tragediaren ondorioz, sei prozesu judizial ireki ziren, lau Espainian eta bi Turkian.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko maiatzaren 25ean, igandea, Kabuldik 53 militar espainiar abiatu ziren; lau hilabete eta erdi zeramatzaten Afganistanen bakea mantentzen, ISAF Nazioarteko Indarraren pean. ASPFOR IVko kide ziren, herrialdean zegoen laugarren kontingente espainiarra, irailaren 11ko atentatuen ondorengo gerraren ondoren. Taldearen lehen zatia hamaika egun lehenago Espainiara itzuli zen. 14:00ak ziren (Espainiako ordua) Espainiara eramango zituen hegazkinean sartu zirenean militarrak. Hegazkina, Yakovlev Yak-42D bat zen, errusiar fabrikaziokoa, hogei urte lehenago egina eta UR-42352 matrikularekin. Istripuaren unean 18.739 hegaldi-ordu zituen. Konpainia eta eskifaia Ukrainakoa zen. [3]

Espainiako 53 militarrek Afganistango mendikateen gainetik hegan hasi zuten bidaia, Kirgizistango hiriburuko Manas aireportura iritsi ziren arte, 16:00etan, Espainiako orduan. Eskala berri horretan, beste bederatzi militar ontziratu ziren; hauek lau hilabeteko misioa zeramaten. Geldialdi labur bat izan behar zen hura, baina, hegaldiaren plangintza txarra zela eta 6 ordu eta erdi egon ziren zain.[4]

22:40an, Espainiako orduan, Turkiara abiatu ziren, eskala berri bat egiteko. Azken minutuak pilotuek Trabzongo kontrol-dorrearekin izandako elkarrizketetan baino ez dira islatu, ahots-kutxa beltza- CVRa- hilabete eta erdi lehenagotik hondatuta zegoelako. Istripua 2003ko maiatzaren 26an gertatu zen, 3:12an (Espainiako ordua).

Bi euskal hiritar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildakoen artean bi euskal hiritan zeuden:

  • Manuel Gómez Ginerés, kapitain nafarra.
  • José Ignacio Pacho González, brigada bilbotarra.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an PP zegoen boterean Espainian. José María Aznar zen presidentea eta Federico Trillo Defentsa Ministroa. Ezbeharrak eztabaida ugari sortu zituen. Lehenengoa gorpuak gaizki identifikatzearen ondorioz etorri zen. Kasu batzuetan, gorpuak ez ziren behar bezala entregatu familiei, eta, are gehiago, pertsona batzuen gorpuzkiak hilkutxa berean nahastuta zeudela zirudien. Gorpuak Turkian identifikatu zituzten, oso denbora gutxian. Hori izan omen zen akatsen jatorria.

Bigarren eztabaida garrantzitsua aireontziaren egoera txarraren ondorio izan zen. Datu hau militarrei behin baino gehiagotan ohartarazi zitzaien. Hala ere, hegazkinak hegaldia egin zuen. 2018ko maiatzaren 28an, hildako baten hanka bat aurkitu zuela jakinarazi zion Turkiak Espainiako gobernuari.

Kongresuko Defentsa Batzordeak 22 botorekin (PSOE, ERC, IU, EAJ eta Talde Mistoa) Federico Trillo Defentsa ministro ohia Yak-421 auziagatik gaitzestea onartu zuen, 2005eko ekainaren 29an. Hala ere, Trillo ez zen inoiz akusatuen aulkian eseri, eta, urte batzuk geroago, Espainiak Erresuma Batuan zuen enbaxadore kargua eman zioten, inolako erantzukizun politikorik hartu gabe. [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]