Federico Trillo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Federico Trillo

Federico Trillo (Cartagena, Espainia, 1952) politikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio militarreko familia batean jaio zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Salamancako Unibertsitatean. Armadako Legelari Taldeko kide izan zen lehenik, eta Mediterraneoko Itsasaldeko Fiskal Taldeko kide gero. 1983an, Alianza Popularreko kide zelarik, lege-aholkularitzako buruzagitza onartu zuen. 1989an, Partido Popularreko diputatu hautatu zuten Alacanteko probintziaren ordezkari gisa. 1990eko martxoaren bukaeran, Partido Popularraren X. Biltzarrean, idazkariorde laguntzaile izendatu zuten. Lege-arazoez arduratu zen alderdiaren barruan, eta alderdiaren bozeramaile izan zen Legebiltzarrean zenbait lege eztabaidatzeko orduan (Hiri Segurtasunerako Legea; Corcuera Legea; Espainiako Kode Penalerako lege proiektua). 1993ko hauteskunde orokorretan, Alacanteko Partido Popularreko hautagaien buru izan zen. Espainiako Kongresuko presidente izan zen (1996-2000) eta, gero, Espainiako Defentsa ministro izendatu zuen José María Aznarrek (2000).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]