Umaru Yar'Adua

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Umaru Yar'Adua
Umaruyaradua07052007.jpg
Nigeriako presidentea

2007ko maiatzak 29 - 2010eko maiatzak 5
Olusegun Obasanjo - Goodluck Jonathan
Bizitza
Jaiotza Katsina1951ko abuztuaren 16a
Herrialdea  Nigeria
Heriotza Nigerian Presidential Complex2010eko maiatzaren 5a (58 urte)
Hezkuntza
Heziketa Barewa College
Ahmadu Bello University
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak
Erlijioa islama
Alderdi politikoa People's Democratic Party

Umaru Musa Yar'Adua (Katsina, 1951ko abuztuaren 16a - Abuja, 2010eko maiatzaren 5a) nigeriar politikaria izan zen. 2007ko maiatzaren 29tik 2010eko maiatzaren 5ean hil zen arte Nigeriako Errepublikako 13. Estatu Burua eta 4. Presidentea izan zen.

1999ko maiatzaren 29tik 2007ko maiatzaren 29ra Katsina estatuko gobernadorea izan zen. Iruzur salaketa ugari izan ziren arren, 2007ko apirilaren 21eko presidentetza hauteskundeetako irabazletzat jo zuten eta maiatzaren 29an kargua hartu zuen[1] [2]. 2009ko azaroaren 23an Saudi Arabiara eraman zuten perikarditisaren tratamendua hartzera. Nigeriara 2010eko otsailaren 24an itzuli eta maiatzaren 5ean hil zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umaru Yar'Adua Aldatu lotura Wikidatan