Un prophète
Un prophète (euskaraz: «Profeta bat») 2009an Jacques Audiard zinema zuzendariak zuzendutako frantziar film dramatikoa da. 2009ko maiatzaren 16a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen bertako Epaimahaiaren Sari Nagusia irabaziz, 2009ko abuztuaren 6an Frantzia osoan eta Ipar Euskal Herrian eta 2009ko irailean Donostiako Zinemaldian eta Hego Euskal Herrian.
2010eko César Sarietako bederatzi irabazi zituen, horien artean Filma Onena eta Zuzendari Onena ere.
Filma honetarako Jacques Audiard zinema zuzendariak kameran aurrean eskarmentu gutxiko aktoreekin lan egitea erabaki zuen, halere Tahar Rahim protagonistak sekulako ustekabea eman zuen, 2010eko Europako Zinemako Europar Aktore Onenaren saria irabazi baitzuen.
2010eko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malik El Djebena bederatzi urteko espetxealdi batekin zigortu berri duten magrebtar jatorriko 19 urtetako gazte bat frantses bat da. Korsikar mafia eta magrebiar taldeen kontrolpean dagoen espetxe batean espetxeratu dute.
Malikek ez daki ez irakurtzen ezta idazten ere, gainera gaztea, sartu berria eta bakarrik dagoenez espetxeko gizonik ahul artean sailkatua dago, ondorioz beste preso batzuk bere oinetakoak lapurtu eta jipoitu egingo dute.
Korsikarren talde gogorrak eurentzat lantxo bat egiteko derrigortuko dute: gizon bat hil. Malikek hasierako urduritasuna gainditu eta gizon hori nola edo hala akabatzea lortuko du, honela Malikek korsikarren taldeko buruzagi ankerraren mesedea bereganatuko du. Honela, Malik espetxeko trikimailuak ikusi eta azkar ikasiko ditu, ahalmen honi eta bere ausardiari esker bere berezko planak gauzatuko ditu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tahar Rahim: Malik El Djebena
- Niels Arestrup: César Luciani, korsikar mafiaburua eta presoa
- Alaa Oumouzoune: preso matxinatua
- Adel Bencherif: Ryad
- Gilles Cohen: Prof
- Salem Kali: presoa
- Pascal Henault: Ceccaldi, korsikar presoa
- Sonia Hell: Matoia
- Reda Kateb: Jordi
- Jean-Philippe Ricci: Vettori
- Jean-Emmanuel Pagni: Santi
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009ko filmak
- Jacques Audiardek zuzendutako filmak
- Jacques Audiardek idatzitako filmak
- Thomas Bidegainek idatzitako filmak
- Abdel Raouf Dafrik idatzitako filmak
- Niels Arestrupek antzeztutako filmak
- Hichem Yacoubik antzeztutako filmak
- Reda Katebek antzeztutako filmak
- Gilles Cohenek antzeztutako filmak
- Antoine Baslerrek antzeztutako filmak
- Leïla Bekhtik antzeztutako filmak
- Jean-Emmanuel Pagnik antzeztutako filmak
- Demon Onek antzeztutako filmak
- Pascal Caucheteuxek ekoitzitako filmak
- Antonin Dedetek ekoitzitako filmak
- France 2ek ekoitzitako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- Frantziako film dramatikoak
- Frantsesezko filmak
- Espetxe filmak
- Hiri tribuei buruzko filmak
- Marseillan girotutako filmak
- Film onenaren César Sariaren irabazleak
- Arabierazko filmak
- Parisen girotutako filmak
- BAFTA film saridunak
- Louis Delluc sariak