Amélie
Amélie (frantsesezko jatorrizko izenburua: Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain, euskaraz Amélie Poulainen Patu Zoragarria) 2001eko Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. 2001eko apirilaren 25a Ipar Euskal Herria eta Frantzian estreinatu zen, aldiz Hego Euskal Herria 2001eko urriaren 19an estreinatu zen. Filmaren leloa «Berak bizitza aldatuko dizu...» izan zen (frantsesez: «Elle va te changer la vie...»).
2002ko film onenaren César Saria, 2001eko Europako Filma Onenaren Europako Zinema Saria eta 2001eko Europako Filma Onenaren Goya Saria irabazi zituen. Aldiz, 2001eko lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filma 1997. urtean girotuta dago, Lady Di auto istripuan hil zen abuztuko hilabetean eta irailean (filmean albiste honen berri telebistan ematen baita). Paris hiriko Montmartre auzoan bizi den Amélie Poulain (Audrey Tautou) 22 urteko neska gazte ameslari eta onberaren bizitza azaltzen digu, aurretik bere haurtzaroaren sarrera bat ikus ahal daitekeelarik.
Améliek Montmartre auzoko Café les 2 Moulins kafetegian zerbitzari gisa lan egiten du, hau auzoko pertsona bitxienen topalekua ere bada.
- Suzanne (Claire Maurier), kafetegiaren jabea, iraganean zaldi gaineko artista izana, apur bat herren egiten du (bere zalditik erori baitzen) baina inoiz ez zaio daraman edaririk isurtzen, irabazi ezaren ondorioz atsekabez negar egiten duten atletak ikustea gustatzen zaio, aldiz, heuren haurren aurrean umilatzen duten gizona ikustea desatsegin du.
- Georgette (Isabelle Nanty), kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa, honek "zure sabeleko fruitua" esaldia gorrotatzen du.
- Gina (Clotilde Mollet), kafetegiko zerbitzaria eta Amélieren lankidea, bere amona sorgina zen, eta bere hezurrak kroskatzea gustatzen zaio.
- Hipólito (Artus de Penguern), gainbeheran dagoen idazlea eta kafetegiko ohiko bezeroa da, honi telebistan zezenketariak ikustea gustatzen zaio.
- Joseph (Dominique Pinon), Ginak ezezkoa emandako maitale ohi jeloskorra eta kafetegiko ohiko bezeroa, honek Gina egun osoz zelatatzen du eta paperezko burbuilak lehertzea besterik ez zaio gustatzen.
- Philomène, hegaldietako azafata, honi katuak katiluarekin lurzoruaren aurka egiten duen soinua gustatzen zaio, era berean, katuari katuari haurren ipuinak entzutea gustatzen zaiolarik.
Améliek ez du mutil lagunik, birritan izaten saiatu zen, baina bietan harremana gaizki atera zitzaion. Aldiz, Amélie eguneroko plazer txikiak lantzea gustatzen zaio: eskuak lekale zakuetan sartzea, kataluniar kremaren gainazaleko azukrezko karamelua goilararekin apurtzea, zinema aretoetako ikusleen aurpegiak ikuntasunean ikustea, Saint Martin kanalean harriak uretara jaurtikitzea edota une zehatz batean hiriko edozein lekutan jendea zer egiten ari den asmatzea.
Arratsalde batez, Amélie etxeko garbiketak egiten ari denean, ustekabean bere bainugelako harlauza baten atzealdean ume batek aspaldian ezkutatutako kutxatxo bat topatuko du. 1997ko abuztuaren 30eko goizaldeko lauetan ideia bat edukiko du: gaur egun gizon bat izango den kutxatxo horren nagusia edonon dagoela ere topatzea eta bere kutxatxoa itzultzea. Ekintza honekin jabea unkitzen ez baldin badu, ongiaren mendekatzaile bat bilakatuko da. Bestela, ba ezer ere ez.
Améliek filmean lan egiten zuen Montmartre auzoko Café des 2 Moulins kafetegia.
Collignon jaunaren barazki eta fruitu denda, Trois Frères karrika, Paris.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- André Dussollier: narratzailea
- Audrey Tautou: Amélie Poulain
- Mathieu Kassovitz: Nino Quincampoix
- Urbain Cancelier: Collignon, barazki saltzaile zitala
- Jamel Debbouze: Lucien, saltzailearen laguntzailea
- Rufus: Raphaël Poulain, Amélieren aita
- Lorella Cravotta: Amandine Poulain, Amélieren ama
- Serge Merlin: Raymond Dufayel, "beirazko gizona"
- Claire Maurier: Suzanne, Café des deux moulinseko jabea
- Clotilde Mollet: Gina, kafetegiko zerbitzaria
- Artus de Penguern: Hipolito, idazlea eta kafetegiko ohiko bezeroa
- Isabelle Nanty: Georgette, kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa
- Dominique Pinon: Joseph, kafetegiko ohiko bezeroa
- Yolande Moreau: Madeleine Wells
- Maurice Bénichou: Dominique Bretodeau
- Michel Robin: Collignon jauna
- Andrée Damant: Collignon andrea
- Claude Perron: Eva, Ninoren adiskidea
- Armelle Lesniak: Philomène, hegazkin azafata
- Ticky Holgado: argazkiko gizona
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Amélie filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Amélie filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com
|
- 2001eko filmak
- Jean-Pierre Jeunetek zuzendutako filmak
- Jean-Pierre Jeunetek idatzitako filmak
- Guillaume Laurantek idatzitako filmak
- Audrey Tautouk antzeztutako filmak
- Mathieu Kassovitzek antzeztutako filmak
- Jamel Debbouzek antzeztutako filmak
- Dominique Pinonek antzeztutako filmak
- Yolande Moreauk antzeztutako filmak
- André Dussollierrek antzeztutako filmak
- Isabelle Nantyk antzeztutako filmak
- Rufusek antzeztutako filmak
- Ticky Holgadok antzeztutako filmak
- Andrée Damantek antzeztutako filmak
- Armellek antzeztutako filmak
- Artus de Penguernek antzeztutako filmak
- Christiane Boppek antzeztutako filmak
- Claire Maurierrek antzeztutako filmak
- Claude Perronek antzeztutako filmak
- Clotilde Molletek antzeztutako filmak
- Dominique Bettenfeldek antzeztutako filmak
- Fabienne Chaudatek antzeztutako filmak
- François Viaurrek antzeztutako filmak
- Frankie Painek antzeztutako filmak
- Frédéric Mitterrandek antzeztutako filmak
- Guillaume Viryk antzeztutako filmak
- Jean Rupertek antzeztutako filmak
- Jean-Pierre Beckerrek antzeztutako filmak
- Jonathan Jossek antzeztutako filmak
- Lorella Cravottak antzeztutako filmak
- Luc Palunek antzeztutako filmak
- Marie-Laure Descoureauxek antzeztutako filmak
- Maurice Bénichouk antzeztutako filmak
- Michel Robinek antzeztutako filmak
- Michel Serraultek antzeztutako filmak
- Philippe Paimblancek antzeztutako filmak
- Pierre Étaixek antzeztutako filmak
- Serge Merlinek antzeztutako filmak
- Sophie Tellierrek antzeztutako filmak
- Thierry Gibaultek antzeztutako filmak
- Urbain Cancelierrek antzeztutako filmak
- Valériane de Villeneuvek antzeztutako filmak
- Claudie Ossardek ekoitzitako filmak
- France 3ek ekoitzitako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Frantziako filmak
- Frantsesezko filmak
- Errealismo magikoaren filmak
- Amodiozko filmak
- Umorezko filmak
- Parisen girotutako filmak
- Kultuzko filmak
- Film onenaren César Sariaren irabazleak
- Komedia erromantikoak