Una furtiva lagrima
Una furtiva lagrima | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera |
Tonoa | B-flat minor (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Maitasunaren elixirra |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gaetano Donizetti |
Fikzioa | |
ikusi
|
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Una furtiva lagrima (euskaraz: «isileko malko bat») Maitasunaren elixirra operaren erromantza ospetsua da. Egileak Gaetano Donizetti (musika) eta Felice Romani (libreto) dira. Operako ariarik ospetsuena da, eta goi mailako tenore urteetan zehar interpretatu dute, Carlo Bergonzi, Roberto Alagna, Enrico Caruso, Jussi Björling, Beniamino Gigli, Alfredo Sadel, Tito Schipa, Mario Lanza, Alfredo Kraus, Nicolai Gedda, Luciano Pavarotti, Plácido Domingo, José Carreras edota Andrea Bocelli maisuek bezala.
Una furtiva lagrima bigarren ekitaldiko zortzigarren eszenan abesten dute. Nemorino xaloak ustezko maitasun-elixirra erosi dio berritsu bati, Dulcamara doktoreari, irentsiz gero Adina lurjabe eder eta aberatsaren bihotza konkistatu ahal izango zuelakoan, baina amarruak ez du eraginik, antza, gainera, ustezko elixirraren ordez Bordeleko ardoa saldu ziolako eta Adina, aitzitik, beste ezkongai batekin, Belcore sarjentuarekin, duen konpromisoa iragartzen duelako. Etsita eta ustezko elixirraren beste dosi bat eskuratzeko dirua lortzearren, Belcore aurkariaren errejimenduan soldadu gisa jokatzen du maiteminduak. Hiriko neskek Nemorinoren osaba bat hil dela jakiten dute, dirutza handia utziz, eta, beraz, denak inguratzen eta jostatzen hasten dira, eta nekazari xaloak elixirraren efektu gisa interpretatzen du hori.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorrizko libretoa (italieraz)[1]
|
Euskarazko itzulpena
|
---|---|
Una furtiva lagrima |
Isileko malko bat |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Score and libretto Indiana University School of Music
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |