Nicolai Gedda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nicolai Gedda
Nicolai Gedda 1959.jpg
Bizitza
Jaiotza Stockholm1925eko uztailaren 11
Herrialdea  Suedia
Heriotza Tolochenaz2017ko urtarrilaren 8a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Irakaslea(k) Martin Öhman Itzuli
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria, abeslaria eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k) Royal Academy of Music
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua ahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Errusiar Eliza Ortodoxoa
IMDb nm0311443
www.nicolai-gedda.de

Nicolai Harry Gustav Gedda (Stockholm, 1925eko uztailaren 11 - 2017ko urtarrilaren 8a) suediar opera-abeslaria izan zen, tenorra.

Kantari-familia batean sortu zen. Kantu-ikasketak Stockholmeko Kontserbatorioan egin zituen, eta hiri horretako Errege Operan egin zuen debuta 1952an. Ondoren, munduko antzoki nagusietan aritu zen: Parisko Operan, Milango Scalan, Londresko Covent Gardenen eta New Yorkeko Metropolitanen. Eta horietan Weber, Mozart, Gluck, Gounod, Bizet eta Berliozen lanak kantatu zituen, besteak beste. Artista eklektikoa izan zen, dotoretasun handiko ahots-tinbrea zuena. Lotura handia izan zuen alemaniar eta frantses errepertorio lirikoarekin, baina, aldi berean, italiar operako (Verdi eta Bellini batez ere) eta errusiar operako (Moussorgski, Txaikovski, Shostakovitx) paper handiak ere egin zituen. Hainbat disko grabatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]