Edukira joan

Unai Vencedor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unai Vencedor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUnai Vencedor Paris
JaiotzaBilbo2000ko azaroaren 15a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Santutxu Futbol Kluba2007 / 2017
Athletic2017 / 2018
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2018 / 201930
Bilbao Athletic2018 / 2020635
Athletic2020 / 820
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 80
Eibar KE2023 / 2024402
Real Racing Club de Santander2024 / 2025410
Levante Unión Deportiva2025 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilari defendatzailea
Kirol zenbakia16
27
Lateralitateaeskuina
Altuera1,76 metro

Twitter: unaai_06 Instagram: unaivencedor Edit the value on Wikidata

Unai Vencedor Paris (Bilbo, Bizkaia, 2000ko azaroaren 15a) bizkaitar futbolaria da, erdilari moduan aritzen dena. Momentu honetan bigarren mailako Racing de Santander taldean jokatzen du, Athleticek lagatuta.[1]

Unai Santutxu Futbol Clubeko harrobian hezi zen eta 2008 eta 2017 urteen artean aritu zen. Urte horretan, Athletic Clubeko harrobian sartu zen bere gazte-taldean militatzeko.[1][2]

2020ko otsailaren 16an egin zuen debuta lehen mailan titular gisa, San Mamesen, CA Osasunaren aurka 0 eta 1 galdu zuenean.[3] 2020-21 denboraldian, Marcelinoren eskutik, hasierako hamaikakoan finkatu zen, eta, horregatik, 2021eko Espainiako Superkopa irabazi eta gutxira kontratua berritu zuen 2025. urterarte.[4] 2022ko maiatzean, titular gisa denboraldi bat egin ondoren, kontratua berritu zioten berriro 2027ko ekainera arte.[5] 2022-23 denboraldian, Ernesto Valverde entrenatzaile zela, ez zen titularra izan denboraldiko partida bakar batean ere eta 180 minutu eskas jokatu zituen.[6][7]

2023ko abuztuaren 5ean Bigarren Mailako SD Eibarri utzi zioten urte bakarreko lagapen bezala.[8] Eibarko klubean berrogei partida jokatu zituen, baina ez zuen jokalari nabarmena izaterik lortu. [9] Talde zuri-gorriak beste lagapen bat bilatu zion hurrengo denboraldiari begira eta 2024ko uztailean, Santanderko Racingi utzi zioten.[10][11] Denboraldi txukun baten ondoren, hurrengo denboraldian lehen mailarako igoera lortu berria zuen Levantera joan zen utzita.[12]

Kirol Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko ekainaren 5ean eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2018/19 36 2 - - - - - - - - 36 2
2.B 2019/20 27 3 - - - - - - - - 27 3
Denera 63 5 - - - - - - - - 63 5
Athletic
Euskal Herria
1. 2019/20 1 0 0 0 - - - - - - 1 0
1. 2020/21 28 0 5 0 - - - - 2 0 35 0
1. 2021/22 34 0 1 0 - - - - - - 0 0 35 0
1. 2022/23 10 0 1 0 - - - - - - - - 11 0
Denera 73 0 7 0 - - - - - - 2 0 82 0
Eibar
Euskal Herria
2. 2023/24 38 2 2 0 - - - - - - - - 40 2
Denera 38 2 2 0 - - - - - - - - 40 2
Racing Santander
Espainia
2. 2024/25 39 0 2 0 - - - - - - - - 41 0
Denera 39 0 2 0 - - - - - - - - 41 0
Levante
Katalunia
1. 2025/26 - - - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - - - -
Ibilbide osoan 213 7 11 0 - - - - - - 2 0 226 7

Espainiako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru aldiz izan zen internazionala Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin. 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, Eurokoparako bi sailkatze partida jokatzeko deitu zioten.[13] 2021eko irailaren 3an egin zuen debuta, titular gisa, 21 urtez azpiko selekzioarekin, Eurokoparako sailkapen faseko partida batean, Errusiaren aurka.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Vencedor | Jugador: Centrocampista | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (kontsulta data: 2025-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) Beltrán, Javier R.. (2018-12-21). «El Athletic blinda a las perlas Iñigo Vicente y Vencedor» Diario AS (kontsulta data: 2025-01-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Athletic: Vencedor, primer paso de futuro con peaje» Mundo Deportivo 2020-02-17 (kontsulta data: 2025-01-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Unai Vencedor renueva hasta 2025» MARCA 2021-02-08 (kontsulta data: 2025-01-28).
  5. (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2022-05-13). «Vencedor renueva hasta 2027» Diario AS (kontsulta data: 2025-01-28).
  6. (Gaztelaniaz) Beltrán, Javier R.. (2023-03-06). «Vencedor vuelve a escena con visos de continuidad» Diario AS (kontsulta data: 2025-01-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Sube Vesga y baja Vencedor» Mundo Deportivo 2023-07-03 (kontsulta data: 2025-01-28).
  8. (Gaztelaniaz) Arnaiz, Diego. (2023-08-05). «Oficial: Vencedor llega cedido al Eibar» Diario AS (kontsulta data: 2025-01-28).
  9. (Gaztelaniaz) Sánchez, Pablo. (2024-06-17). «Unai Vencedor regresa al Athletic: un futuro por decidir en verano» ElDesmarque (kontsulta data: 2025-01-28).
  10. (Gaztelaniaz) «El Racing da galones a Unai Vencedor» MARCA 2024-07-12 (kontsulta data: 2025-01-28).
  11. (Gaztelaniaz) Mayo, Óscar García. (2024-07-12). «“El Racing supone mucho para mí, lo tuve claro desde el principio”» Diario AS (kontsulta data: 2025-01-28).
  12. Unai Vencedorren lagapena Levante UDra
  13. (Gaztelaniaz) a.m. (2021-08-26). «Agirrezabala, Vencedor, Sancet y Nico Williams, convocados con 'La Rojita'» El Correo (kontsulta data: 2025-01-28).
  14. (Gaztelaniaz) «Yéremi Pino y Fer Niño lideran el ilusionante debut de la 'generación de oro'» MARCA 2021-09-03 (kontsulta data: 2025-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.