Unis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Unisen titulatura Saqqarako bere tenpluan

Unis (Onnos grezieraz), Egiptoko V. dinastiako azken faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K. a. 2342tik K. a. 2322 arte gobernatu zuen.

Unis deitzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turineko Errege Kanonak dioenez, 30 urteko erregealdia izan zuen. Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Onnos deitzen du eta 33 urteko erregealdia ematen dio.

Bere sendia ez da ondo ezagutzen, beharbada, bere aita Dyedkara Isesi izango zen. Khenut eta Nebitekin ezkondua, ziuraski, Ptahshepses izeneko seme bat izan zuen. Dirudienez, ez zuen oinordekorik utzi bera hil ondoren.

Bere erregealdian, dirudienez, gosete garai bat egon zen, Saqqarako bere prozesio galtzadako baxuerliebe oso deskriptiboetan isladatua geratu zelarik.

Biblos eta Kushekin harreman diplomatikoen politikarekin jarraitu zuen.

Bere garaiko eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramidearen multzoa Saqqaran, honako hauekin:

Unisen Piramidea, Saqqaran.
  • Piramidea (Jatorrizko altuera: 43 metro, oinarria 57,5 metro eta, malda: 56º18'35"), kareharri blokezko egeruzez eta kareharri zuri fineko estaldura batez osatua zegoen. Hiru biltegi zituen gela bat zuen, aurrekamera, eta, lehen aldiz, Piramideetako Testuak grabatuak izan ziren hil kamera, baita momia baten hondarrak zituen basaltozko sarkofago bat eta bi aizto txiki ere. Piramidearen kanpoaldeko estalduran, Ramses II.aren seme zen Khaemuasetek eginiko berriztapenean dataturiko idazkun bat dago.
  • Hil tenpluak, harreragela (ofrenda emate irudikapenekin), deanbulatorioan palmaturiko granitozko zutabedun patio bat, gurtza piramidea, kapera eta biltegiak zituen.
  • Bi itsasontzi hobi
  • Haraneko tenplua, zutabe papiriformedun arkupe bat eta ontziraleku handi batekin.
Unisen prozesio galtzada, Saqqaran.
  • Prozesio galtzadak (700 metro ingurukoa), sabaiarekin, eguneroko bizitzako eskenak erakusten dituen erliebe ugari ditu: Asuanetik tenplura, granitozko zutabeak itsasontzian garraiatzea, merkatari asiarrak, ehizaldiak basamortuan eta gosetearen garaiko mehar-mehar egindako jendea.
  • Erreginen Mastabak: Unisen bi emazteak, Khenut eta Nebit, piramidearen multzotik kanpoko mastabatan lurperatuak izan ziren.

Bere garaiko eraikuntzen hondakinak, Elefantinan ere badaude, animalia exotikoen baxuerliebeekin.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesio galtzada: baxuerliebea.

Objektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaltzitazko ontzia E32372 (Louvre Paris)
  • Elefantinan aurkitutako kaltzitazko ontzia (Kaiser)
  • Biblosen aurkitutako zenbait objektu (Dunand)
  • Kaltzitazko ontzi baten txatala, UC13258 (Petrie Museoa)

Honakoetan aipatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Saburen biografian, Saqqarako bere hilobian (Sethe)
  • Gemniren biografian, Saqqarako bere hilobian (Sethe)

Idazkunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asuandik gertuko harkaitz batean (Petrie, Sethe)


Aurrekoa
Dyedkara Isesi
Egiptoko faraoia
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Teti

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unis Aldatu lotura Wikidatan