Urania (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urania (mitologia)
Monumento di Ottaviano Fabrizio Massotti, con Urania di Giovanni Duprè 02.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Zeus
Ama Mnemosine
Ezkontidea(k) Amphimarus Itzuli eta Apolo
Seme-alabak Lino eta Hymen Itzuli
Anai-arrebak Klio, Kaliope, Melpomene, Euterpe, Terpsikore, Erato, Polimnia, Talia eta Manes Itzuli

Greziar mitologian, Urania[1] (antzinako grezieraz: Ουρανία, "Zerutiarra"), astronomia eta astrologiaren musa da. Iturri ezberdinen arabera, Uranoren alaba da, amarik gabe izana, edo Zeus eta Mnemosinerena. Urania Linoren ama da, honen aita, Apolo delarik. Musa guztien artean gazteena da.

Ohi, urdinez jantzia irudikatzen da, zerua irudikatzen duen kolorea, beragandik gertu munduaren bola bat izanez, non bere eskuetan daraman konpas batekin posizioak neurtzen dituen. Izar multzo batek eratutako koroa edo diadema bat du, bere mantua ere, izarrez josia dagoelarik. Bere oinetan, matematikako tresna batzuk sakabanatuta daude, arrazoi honegatik, egileren batzuk, modu isilean, matematiken eta zientzia zehatz guztien musatzan hartzen dutelarik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urania, izen arrunta da behatoki astronomikoentzat, Berlin, Zurich, Viena edo Antwerpeko Urania kasu. Tycho Braheren behatoki astronomiko historikoa den Uraniborgi ere ematen dio izena. Talde astronomiko amateur ugariren eta derrigorrez astrologiarekin lotuta egon behar ez duten zenbait talde esoterikoren izenak inspiratu ditu.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urania (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.