Artikulu hau musari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Talia».
Greziar mitologian, Talia[1] (antzinako grezieraz: Θάλεια, Θαλία "loratzen dena"), komedia eta olerkaritza bukoliko eta artzain olerkaritzaren musa zen. Landatar jainkosa bat zen, eta, orotar, neska gazte alai bat bezala irudikatzen zen, itxura bizikoa eta begirada umoretsuduna, bere eskuetan, mozorro komiko bat eta artzain makila bat eramanez, huntzkoroa bat buruan hilezkortasun adierazgarri bezala, eta, oinetako bezala, sandalia edo bortzegiak zeramatzana.