Urkuluko dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urkuluko dorrea
Torre de Urkulu.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Orbaizeta
Koordenatuak 43° 02′ 45″ N, 1° 14′ 28″ W / 43.0457°N,1.24106°W / 43.0457; -1.24106Koordenatuak: 43° 02′ 45″ N, 1° 14′ 28″ W / 43.0457°N,1.24106°W / 43.0457; -1.24106
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Arkitektura

Urkuluko dorrea erromatar dorre bat da, Urkulu mendiko tontorrean kokatua, Nafarroa Garaiko Orbaizeta udalerrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an Jean-Luc Tobie arkeologoak esan zuen erromatar garaikoa zela, k. a. I. mendean Akitaniaren konkista ospatzeko eraikitako trofeo-dorre bat.[1] Eraikinak konkistaturiko lurraldeen hegoaldeko muga osatzen zuen. 1990eko indusketa-lanetan erabilera hori berretsi zuen aldare bat topatu zuen Maria Angeles Mezkiritz historialariak. Dorreak Amustegi mendatea babesten zuen, Ab Asturica Burdigalam galtzadaren Iruñea eta Akize arteko pasabidea.[2]

Kono-enbor itxurakoa, oinarrian 19,5 metroko diametroa eta tontorrean 3,6 metrokoa ditu. Jatorrizko altuera 4,5 metrokoa omen zen. Hormen lodiera 2,6 metrokoa da eta barnealdean oraindik jatorrizko hargintzak dirau.[2]

Dorretik metro gutxietara XVIII. mendeko gotorlekua dago, 1793ko Konbentzio Gerran erabilia.

Badira gaur egun zutik dirauten beste trofeo-dorre edo garaikur-dorre batzuk, besteak beste: Augustok eraikiarazitako Alpeetako Garaikurra, Okzitaniako La Turbien; Trajanok eraikiarazitako Tropaeum Traiani, Adamclisin, Errumanian; eta Ponpeiok eraikiarazitakoa, Coll de Panissarsen, Empordà eta Rosselló artean.

Beste interpretazio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Mari Martínez Txoperenarentzat zalantzakoa da dorre hau trofeo-dorre erromatar bat denik. Hormak ez dira ohikoak erromatar garaiko eraikuntza horietarako, eta ez da zeramikarik bat ere aurkitu. Azkenik, ez da galtzada nagusirik pasatzen bertatik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)Tobie, Jean-Luc (1976) «La tour d'Urculu (Province de Navarre). Un trophée tour pyrénéen? Essay d'interpretation» Bulletin de la Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne (132): 43-62.
  2. a b Mezquíriz Irujo, María Ángeles (2004) «La torre-trofeo de Urkulu» Trabajos de arqueología navarra 17 (132): 109-115 ISSN 0211-5174.
  3. (Gaztelaniaz)Martínez Txoperena, Juan Mari «Vías romanas en el territorio norte de los vascones y sus mansiones» Megalitos Pirenaicos. Arqueología y megalitismo en el Pirineo Occidental . Noiz kontsultatua: 2019-03-28.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urkuluko dorrea Aldatu lotura Wikidatan