Edukira joan

Urrozgoiti

Koordenatuak: 42°46′55″N 1°18′54″W / 42.78206°N 1.31511°W / 42.78206; -1.31511
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrozgoiti
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaLongida
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaUrrozgoiti
Posta kodea31481
Herritarraurrozgoitiar
Geografia
Koordenatuak42°46′55″N 1°18′54″W / 42.78206°N 1.31511°W / 42.78206; -1.31511
Garaiera6910 metro
Distantzia36,8 km (Iruñetik)

Urrozgoiti[1][a] Longida udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

XV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Longidako Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak urrozgoitiarrak ziren.

Urrozgoiti toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Urrozguti (1268)
  • Urrozcuti (1534)
  • Urroz Goiti (1709)
  • Urrozgoiti (1718)
  • Urrozgoiti (1800)
  • Urrozgoiti (1975)

Urrozgoiti Longida ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
    Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.5 22.0 25.0 29.0 35.0 40.0 40.0 40.0 36.0 30.0 23.0 17.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.5 14.3 16.7 20.9 25.8 28.5 28.6 24.0 19.1 12.3 9.1 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 6.1 9.2 11.5 15.2 19.5 21.8 21.9 17.9 14.0 8.5 5.4 13.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.5 1.7 4.1 6.3 9.5 13.1 15.2 15.3 11.9 8.9 4.7 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -3.1 -1.5 0.8 3.3 7.7 10.2 10.1 6.5 2.5 -1.8 -4.0 -4.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 101.3 87.3 83.7 81.1 70.1 54.3 39.4 32.4 65.7 78.7 103.9 91.1 888.9
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 70.0 44.8 46.8 67.5 50.6 57.8 58.5 90.0 107.0 82.5 45.8 86.5 107.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.1 12.6 12.0 13.6 12.7 8.0 6.2 6.5 8.5 11.7 15.2 14.6 135.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 2.4 1.6 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Onsta oraindik 1268ko Rediezmoaren Liburuan, gari-lapurreta baten gutxieneko ekarpenarekin. Despopulazio prozesuan egongo zen. Bere eliza XVIII. mendearen hasieran mantentzen zen. Nafarroako Baso Ondarearen finka gisa jarraitzen du.

  1. /urozɣ̞óiti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Urrozgoiti- Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]