Urtubiako bakea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Urtubiako gazteluan sinatutako itunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urtubia».

Urtubiako bakea itun bat izan zen, 1513ko apirilaren 1ean Urtubiako gazteluan sinatua. Bertan, Nafarroa konkistatu berritan, Fernando II.a Aragoikoa, Gaztela eta Aragoiko erregea, eta Luis XII.a Frantziakoa erregea izan ziren sinatzaileak.

Ituna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun honen arabera, Fernando Katolikoak uko egin zien Foix eta Bearno konderriekiko zituen gurariei. Egun batzuk aurrerago, Parisko Parlamentuak Fernandoren emazte Germana Foixkoa eta Lautreceko bizkondea Nafarroako erregegaitzat onartu zituen.

Frantziako erregeak, trukean, Napolin Espainiaren jabetza onartu eta laguntza ere kendu zien Katalina I.a Nafarroakoa eta Joanes III.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginei.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako erregina Anne Bretainiakoa ituna sendotzen saiatu zen, errege bien seme-alabak elkarrekin ezkonduz. Baina 1514ko urtarrilean hil zenez, proiektua ahaztu egin zen.

1514ko martxoan, errege biek Orleansen berriro beste itun bat sinatu zuten bakea berresteko. Urtubiako bakearen ituna bukatzear zegoela, Nafarroako erregeari erresuma berreskuratzeko laguntzarik ez ematea onartu zuten, ez finantzen bitartez, ezta militarki ere.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]