Urtubia gaztelua

Wikipedia(e)tik
Urtubiako gaztelua» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Urruñako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urtubia».
Urtubia gaztelua

Château d'Urtubie. Urrugne, Francia..JPG


Urtubia gazteluaren ikuspegia, atzealdeko lorategitik. Ezkerrean, kapera.
(kokalekuaren datuak falta dira, sartu wikidatan)
Herria Urruña
Koordenatuak 43° 22′ 00″ N, 1° 41′ 18″ W / 43.3667°N,1.68833°W / 43.3667; -1.68833Koordenatuak: 43° 22′ 00″ N, 1° 41′ 18″ W / 43.3667°N,1.68833°W / 43.3667; -1.68833
Herrialdea  Lapurdi
Garaia 35

Urtubia gaztelua Urruñako udalerrian kokaturiko gaztelua da, Lapurdin. Urtubia leinuaren egoitza izan da, eta oraindik horien eskuetan jarraitzen du; beraz, pribatua da artean ere. Gaztelu hori Bidasoa ibaitik 10 kilometrora dago.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1341eko maiatzaren 4ean, Ingalaterrako Erregeak, Espainiako bidean zela, ur-hesi eta harresidun gotorleku bat eraikitzeko baimena eman zion Martin Urtubiako jaunari, "ez baitzen hiru legoatara besterik ez leku hartatik [mugara], eta etsaiaren erasoetatik muga babestearren".

Urtubiako jaunek, erregearen ordezkariak eskatuz gero, gaztelua hari utzi behar zioten, bake zein guda garaian. Martinus Dominus de Urthuby delakoaren aitak Nafarroan eskuraturiko baliabideen bitartez eraiki zuen, baina ez zuen seguruenez amaiturik ikusi, 1343ko abuztuan Milafrangan ito baitzuten. Auger Tartaskoa, hau da, Martinen anaia izan zen Urtubiako hurrengo jauna, dena utzi baitzion, emazterik ez zuenez.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, gaztelua bisita daiteke. Halaber, 2000tik aurrera, hotel bat ere badu barnean[1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa