Salam, Agur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Salam, Agur
Negu Gorriak(r)en
Argitaratze data 1996ko abendua
Grabazioa Katarain estudioa (Azkarate)
1996ko urriaren 21etik azaroaren 7ra
Musika mota Hardcore, Rock, Reggae, Rap
Iraupena 46:03
Hizkuntza Euskara
Diskoetxea Esan Ozenki
Ekoizpena Negu Gorriak
Negu Gorriak(r)en kronologia
Ustelkeria
(1996)
Salam, Agur 1990 - 2001
(2005)

Salam, Agur Negu Gorriak musika taldeak egin zuen azken estudioko albuma izan zen.

1996an taldekideek banatzea erabaki eta Fermin Muguruzak egunero Egin egunkarian zuen «Nire Txanda» zutabean urriaren 3an jakinarazi zuten. Bertan bere azken albuma argitaratuko zuela, Salam, Agur izenekoa, eta ez zutela kontzertrik egingo adierazi zuten[1].

Diskoa Azkaraten Anjel Katarainek duen estudioan urriaren 21etik azaroaren 7ra grabatu zuten.

Abenduan argitaratu zuten albumean taldeak bere soinu banda bertsionatu zuen[1] 15 coverretan: BAP!!, Otis Redding, The Who, Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia eta N.W.A.. Taldearen ibilbidean funtsezkoak ziren estilo guztiak (rock, rap eta reggae) aukeratu zuten edo Xabier Cervantes kritikariaren esanetan, «punk, rock, rap eta reggae».[2]. Fermin Muguruzak euskaraz ez zeuden hitzak euskaratu zituen (hau da, guztiak BAP!!, Errobi eta Anestesiaren abestiak izan ezik).

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Abestia Jatorrizko izenburua Jatorrizko egilea
1. «Ez dut ezer esan nahi» «Ez dut ezer esan nahi» BAP!!
2. «Errespetua» «Respect» Otis Redding
3. «Ezin dut azaldu» «I can't explain» The Who
4. «Sexu makina» «Sex machine» Macka B
5. «Gizon ttikia, aho handia» «Small man, big mouth» Minor Threat
6. «Anima zaitez» «Lively up yourself» Bob Marley
7. «Neska zero katea ikusten du» «She watchs channel zero?!» Public Enemy
8. «Matxinatu vals-a» «Rebel waltz» The Clash
9. «Sindikatua» «Unionize» The Redskins
10. «Ikaratzen» «Getting the fear» Poison Idea
11. «Aitarik ez dut» «Aitarik ez dut» Errobi
12. «Mtv-antenatik at» «Mtv-Get off the air» Dead Kennedys
13. «Reggae Peachentzat» «Reggae for Peach» Linton Kwesi Johnson
14. «Agur» «Agur» Anestesia
15. «Adieraz zaitez» «Express yourself» N.W.A.

Jatorrizko hitzen egileak honakoak izan ziren:

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negu Gorriak:

Besteak

  • Izaskun Forkada: ahotsa.
  • Sorkun Rubio: ahotsa.
  • Irantzu Silva: ahotsa.
  • Juanan Díez: tronboi eta haize tresnak.
  • Satur Babón: saxofoi.
  • Mikel Valcarlos: tronpeta.
  • Anjel Valdes: perkusioa.
  • Mikel Azpiroz: Hammond organoa.
  • Javi Pez: «Ez dut ezer esan nahi» eta «Adiera zaitez» abestietan ahotsa.
  • Silvia Ammirato (Wemean taldearena): «Neska zero katea ikusten du» abestian ahotsa.
  • Jabier Muguruza: «Matxinatu vals-a» abestian akordeoia.
  • Evaristo (La Polla Records taldearena): «MTV-antenatik at» abestian ahotsa.
  • Sergent García: «Sexu makina» abestian ahotsa.
  • Pasteur G.: «Sexu makina» abestian ahotsa.
  • Reverend T.: «Sexu makina» abestian ahotsa.

Teknikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaki Arkarazo: soinu teknikaria.
  • Manolo Gil: diseinua.
  • Ikor Kotx: argazkiak.
  • Edurne Koch: argazkiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Muguruza, Fermin: "Salam, Agur", Egin, 1996-10-3
  2. Cervantes, Xabier: Salam, Agur «Fermin Muguruza disco a disco», Rockdelux 166: 1999ko iraila. 19. orr.