Ustelketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Katu baten gorpua ustelketa prozesuan


Ustelketa organismo baten proteinen deskonposizioari deritzo, oxigenorik gabe (hots, ingurune anaerobioan) burutzen dena.

Gai organikoak deskonposatzen direnean, dituzten proteinak mikrobio anaerobio batzuek degradatzen dituzte. Proteinak aminoazidoetan hidrolizatzen dira lehen, eta aipaturiko mikrobio horiek aminoazidoak deskarboxilatzen dituzte, aminak sortuz. Amina horiek (kadaberina, putreszina, eskatola...) usain txarreko molekulak dira, usteltze prozesuei haien ohiko kiratsa ematen dietena.

Aminoazidoa → Amina + CO 2

Bakterio anaerobioak dira ustelketa prozesuetan parte hartzen dutenak (Clostridium generokoak, batik bat)

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ustelketa Aldatu lotura Wikidatan