Usteltze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katu baten gorpua usteltze prozesuan

Usteltzea edo usteldura[1] organismo baten proteinen deskonposizioari deritzo, oxigenorik gabe (hots, ingurune anaerobioan) burutzen dena.

Gai organikoak deskonposatzen direnean, dituzten proteinak mikrobio anaerobio batzuek degradatzen dituzte. Proteinak aminoazidoetan hidrolizatzen dira lehen, eta aipaturiko mikrobio horiek aminoazidoak deskarboxilatzen dituzte, aminak sortuz. Amina horiek (kadaberina, putreszina, eskatola...) usain txarreko molekulak dira, usteltze prozesuei haien ohiko kiratsa ematen dietena.

Aminoazidoa → Amina + CO 2

Bakterio anaerobioak dira ustelketa prozesuetan parte hartzen dutenak (Clostridium generokoak, batik bat)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Usteltze («usteltze». Euskaltzaindiaren Hiztegia. ) eta usteldura («usteldura». Euskaltzaindiaren Hiztegia. ) ageri dira Euskal Hiztegian. Ustelketa ez da ageri.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]