Edukira joan

Uztaileko krisialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uztaileko Krisialdia» orritik birbideratua)
Franz Ferdinand Habsburgotarra Austria-Hungariako oinordekoa eta Sophie Chotek bere emaztea. 1917ko iruditxo militarra.

Uztaileko krisialdia 1914ko ekainaren 28 eta abuztuaren 6 artean Sarajevoko atentatuaren ondorioz sortutako krisi diplomatikoa izan zen. Ezin izan zuten era baketsu batean konpondu eta Lehen Mundu Gerra eragin zuen.

Europako potentzia nagusiek ezin zuten (edo ez zuten nahi) Austria-Hungaria baretu eta haien arteko aliantza-sistema (Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza) martxan jarri zen. Abuztuaren 3an Alemaniar Inperioak Frantziako Hirugarren Errepublikaren aurkako gerra deklaratu zuen eta neutrala zen Belgika inbaditu zuen. Horrela, Mendebaldeko Frontea hasi zen. Deklarazio honek erantzukizun guztia jarri zuen Alemaniarengan Versaillesko Ituna sinatzean (gainera, gerra amaieran, galtzaileen artean ordaintzeko gaitasuna zuen potentzia bakarra izan zen).

Garaiko diplomazia 1860 eta 1890 artean Otto von Bismarck kantzilerrak sortutako sisteman oinarrituta zegoen. Sistema hau aliantzetan oinarrituta zegoen: Frantziako Hirugarren Errepublika bakantzeko (Frantzia-Prusia Gerra gerra osteko frantziar mendekua uxatzeko) eta Alemaniak bi frontetako gerra bat ez izateko.

Aliantza-sistemak porrot egin zuen: alde batetik Frantziak Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua eta Errusiar Inperioa aliatu zituen, eta, bestetik, 1890ean Bismarck kargugabetu zuenean Gilen II.ak nahiago zuen Austria-Hungaria aliatu eta Errusia alde baten utzi zuen, Bismarckek bultzaturiko Hiru Enperadoreen Liga deseginez. Belle Époque garaiko Etsai-giroko aliantzen joko honek Europa erloju-bonba bilakatu zuen. Azkenean, diplomazia ez zen nahikoa izan armaden mobilizazio saihesteko eta jada inor ez zen buelta emateko gai izan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.