Vabalato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vabalato
Antoninian Vaballathus Augustus (obverse).jpg
Erromatar enperadorea

Bizitza
Jaiotza Palmira266
Herrialdea  Siria
Antzinako Erroma
Heriotza Erroma273 (6/7 urte)
Familia
Aita Odaenathus
Ama Zenobia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Vabalato (latinez: Lucius Iulius (Julius) Aurelius Septimius Vabalathus Athenodorus) Palmirako Inperioaren errege izan zen 266tik 273ra arte. Vabalato edo Vabalathus bere arabierazko izenetik dator, Wahb Allat edo Jainkosaren Oparia. Arabiarren Allat jainkosa Atenarekin lotzen zenez, grezieraz Atenodorus izena erabiltzen zuen.

Odaenathus eta Zenobiaren semea izan zen. Bere aita hil zenean amak erregentzia hartu zuen, baina bera zen Palmirako Errege (rex consul imperator dux Romanorum, "Erregeen Errege ilustrea" eta totius orientiseko correctorra). Bere amak Egipto, Siria, Palestina, Anatolia eta Libano konkistatu eta Inperio sortu zuen, hiru urtez izan bazen ere, Palmirako hirian zentratuta.

Aurelianok amarekin batera atxilotu eta Erromara eraman zituzten. Baliteke bidaian hil izana.