Frederikshavn
Frederikshavn | ||
---|---|---|
hiria | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Iparraldeko Jutlandiako eskualdea | |
Posta kodea | 9900 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 57°26′02″N 10°32′10″E / 57.4339°N 10.5361°E | |
![]() | ||
Azalera | 180 km² | |
Altuera | 8 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 23.501 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | |
Metropolia | 61.576 | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 98 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Rovaniemi eta Bremerhaven | |
http://www.frederikshavn.dk |
Frederikshavn, Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen hiria da, Vendsyssel-Thy uhartean Hjørringekin batera dagoen ezagunena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik Fladstrand (hondartza laua) izena zuen baina 1818an Frederik VI.a Danimarkakoak hiri izendatu zuen eta bere omenez jarri zitzaion Frederikshavn izena, zeinak Frederiken kaia esan nahi duen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vendsyssel-Thy uhartearen mendebaldeko kostan kokaturik dago, Izotz Aroan duela 14.000 urte eraturiko morrena batean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztarna arkeologikoek diotenez milaka urtetan bizi izan dira pertsonak inguru honetan. Badaude neolito vikingoaren aztarnak, bai eta Burdin Arokoak ere. Hiriko eraikin zaharrena, Fiskerklyngen, XVI mendekoa da baina etxerik gehienak XVIII eta XIX mendeetakoak dira.
Kai natural aproposa izateak eta Suedia eta Norvegiatik hain gertu egoteak garrantzia estrategikoa eman dio herriari, horregatik hainbat borroka ezagutu ditu. Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek berehala hartu zuten eta gogor defendatu ere bai.
Bestalde arrantza eta ontzigintza ere aktibitate ekonomiko garrantzitsuak izan dira Frederikshavnen. Sei kai desberdin ditu eta ferriek Oslo, Göteborg eta Læsø irla daniarrarekin lotzen dute.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frederikshavn Kirke eliza
- Palm Beach: 100 palmondo dituen hondartza berezia.
- Skagen: Frederikshavn udalerriaren iparraldeko puntan dagoen hiria da, Danimarka guztian iparralderen dagopena.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Connie Nielsen (1965- ), Hollywoodeko aktorea.
- Lotte Kiærskou (1975- ), eskubaloi jokalaria 2000 eta 2004ean Joko Olinpikoetako urrezko dominaren irabazlea.