Ventura Caro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ventura Caro
Retrato del capitán general Ventura Caro y Maza de Linaza (Vicente López).jpg
Bizitza
Jaiotza Valentzia1742
Heriotza Valentzia1809 (66/67 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Konbentzioaren Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra

Ventura Caro y Maza de Lizana (Valentzia, 1742 - Valentzia, 1809) espainiar militarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1775an Aljerren aurkako espedizioan esku hartu zuen, eta Menorcako inbasioan 1781ean;[1] Maóko setioan nabarmendu zen. 1782an, Gibraltarko setioan esku hartu zuen.[2] Ondoren, Nafarroako Aldude mendian Espainia eta Frantzia arteko muga finkatu behar zuen batzordeko kide izendatu zuten. Hori zela-eta, frantziar mandatariekin batera, mendialde horretan barrena ibili zen 1785ean. Batzorde horren emaitza izan zen Elizondoko Ituna (1785-86).[1][3]

1789an, lotinant jeneral izendatu zuten, eta Galiziako jeneral goren geroago. Kargu hori zuen 1793an, Konbentzio Gerra hasi zelarik. Nafarroako mendialdea ongi ezagutzen baitzuen, Iparraldeko Armadako buru izendatu zuen Karlos IV.a erregeak.[1] Gerra hasieran, Gipuzkoa eta Nafarroan borrokatu zen frantziarren aurka. 1793eko ekainaren 6an, 4.000 soldadurekin, Château-Pignon hartzea erdietsi zuen.[4] 1794ko uztailean, Baztan haraneko guduan, ez zen fidatu baztandarrez harana defendatzeko, eta frantziarren esku utzi zuen Bera eta Irunerako bidea. Hori zela eta, buruzagitzatik kendu zuten, eta Nafarroako erregeorde Martin Alvarez de Sotomayorrek ordeztu zuen.[5]

1801ean Valentziako jeneral goren izendatu zuten. 1808an, kargu horretan zegoela, frantziar inbasioari egin behar izan zion aurre. Hasieran, eutsi zien Bon Adrien Jeannot de Monceyren erasoei, baina 1809an hil zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d   Caro y Maza de Linaza, Ventura Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-26 .
  2.   Ventura Caro i Maça de Liçana Gran enciclopèdia catalana, enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-26 .
  3.   de Arvizu, Fernando Frontera y fronterizos: el caso de los Alduides AHDE, LXXI (2001), pp. 9-48. 49, dialnet.unirioja.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-26 .
  4.   Arozamena Ayala, Ainhoa Château-Pignon Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-26 .
  5.   Convención, Guerra contra la Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-26 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ventura Caro