Vianako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vianako gudua
Lehen Karlistaldia
Iparraldeko frontea
Escuadrones de Lanceros carlistas atacan a los Cazadores de la Guardia liberal en Viana.jpg
Data 1834ko irailaren 4a
Lekua Viana
 Nafarroa 42° 30′ 36″ N, 2° 22′ 05″ W / 42.51000°N,2.36806°W / 42.51000; -2.36806
Koordenatuak 42° 30′ 36″ N, 2° 22′ 05″ W / 42.51°N,2.36805556°W / 42.51; -2.36805556Koordenatuak: 42° 30′ 36″ N, 2° 22′ 05″ W / 42.51°N,2.36805556°W / 42.51; -2.36805556
Emaitza Karlisten garaipena
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlistak Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Isabelinoak
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi Carondelet
Indarra
900 240
Galerak
200 ?

Vianako gudua Lehen Karlistaldiko gudu bat izan zen, 1834ko irailaren 4an Vianako hegoaldean Alberguería deritzan lautadan gertatua.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Don Karlos 1834.go uztailean iritsi zen Nafarroara eta geroztik buruzagi militar liberalak bere atzetik ibili ziren atxilotu nahian. Rodil jenerala zen buruzagi nagusia eta honek guda talde desberdinetan banatu zituen tropak erregegaia arrapatzeko asmoz, Espartero, Lorenzo, Oraa eta Carondelet buru zituztela. Azken hau Vianan zegoen zalditeriko 300 gizon eta oinezko 600 bere gain zituela. Zumalakarregik Oraa eta Lorenzoren taldeetatik ihes egin ondoren, antolatu berria zuen zalditeriaren eraginkortasuna probatu nahi izan zuen. Kanpezun 240 zalduneko taldea osaturik, Vianaruntz jo zuen.

Harrigarria da Vianan kokatuta egonik edozein tropen erasoa sorpresaz jasotzea baina hala gertatu omen zen, irailaren 4an. Karlisten infanteriak hiria erasotzen zuen bitartean, "Nafarroako lantzariek" Carondeleten zalditeriaren aurka jo zuten, Mendabiarako bidean. Karlisten zalditeria zelai irekitan borrokatzen lehen aldiz ari bazen ere, liberalen "Errege-guardia", eliteko zalditeria, ihesean jarri zuten, Zumalakarregik, berak zuzendutako eraso pare baten ostean. Carondelet Logroñon babestu zen, 200 zaldunen galera aitortuz. Karlisten moralerako oso garrantzitsua izan zen borroka hau, Zumalakarregik benetako ejertzito bat antolatzen zeraman lanaren arrakasta agerian uzten baitzuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]