Vicenç Riera Llorca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Vicenç Riera Llorca (Bartzelona, 1903 - Pineda de Mar, 1991) kataluniar idazlea izan zen. Kazetaritzan egin zituen lehen urratsak. 1939an, erbestera jo behar izan zuen. Katalaneraz idatziriko aldizkari batzuk bultzatu zituen Mexikon, eta han idatzi zuen bere lehen eleberria, Tots tres surten per l´Ozama (1946), zeinak Mexikoko erbestean bizi ziren kataluniarren arazoak kontatzen baititu. Bigarren nobela ere Mexikon argitaratu zuen, Roda de malcontents (1968), eta, 1969an, Kataluniara itzuli zen. Beste liburu batzuk: Amb permis de l´enterramorts (1970), Fès memòria, Bel (1971) eta Canvi de via (1976).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]