Edukira joan

Vidal de Nicolás

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vidal de Nicolas» orritik birbideratua)
Vidal de Nicolás
Bizitza
JaiotzaPortugalete1922ko ekainaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2016ko urriaren 26a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
KidetzaErmuko Foroa
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Vidal de Nicolás Moreno (Portugalete, 1922ko ekainaren 1a - 2016ko urriaren 26a) bizkaitar poeta izan zen. Frantziara erbesteratu zen Espainiako Gerra Zibilean eta Frantziako Argelès-sur-Mer hiriko kontzentrazio-esparruan egon zen atxiloturik 1940-1941 urteetan. 1943. urtean itzuli zen Bilbora, baina 1958. urtean atxilotu zuten bigarrenez, artista- eta intelektual-talde batekin batera.

1962. urtean kartzelatu zuten hirugarrenez PCEko kide zela salaturik. Azken urteetan Ermuko Foroaren bozeramaile-lanetan nabarmendu zen. Euskal nazionalismoa garrazki kritikatu zuen, bereziki azken urteetan.[1]

4 poetas de hoy bilduman eman zituen argitara bere lehen poemak (1960). Estampa Popular de Vizcaya, Opus International, Il contemporáneo, Les lettres françaises, 40 poemas, The Penguin Book of Socialist Verse, Poesía castellana de cárcel, La memoria y la sangre eta Antología poética vasca agerkarietan irakur daitezke Vidal de Nicolásen olerkiak. Frantsesera, italierara eta ingelesera itzuli dira haren lan aipagarrienak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) ««Seguiré agitando las conciencias críticas de los ciudadanos»» abc 2002-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).