Viktor Orbán
Viktor Orbán (Székesfehérvár, 1963ko maiatzaren 31) hungariar politikaria da, Fidesz alderdi kontserbadoreko kidea. 2010etik 2026ra Hungariako lehen ministroa (Miniszterelnök) izan zen, eta 1998-2002 bitartean kargu bera izan zuen.[1][2]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990ean aukeratu zuten lehen aldiz Asanblada Nazionalerako eta Fidesz alderdiaren talde parlamentarioa zuzendu zuen 1993tik.
1998 eta 2002 urteen artean lehen ministroa izan zen eta alderdi kontserbadoreen koalizio gobernu bat zuzendu zuen. Urte horietan Hungaria NATOn sartu zen.
2010rean berreskuratu zuen kargua eta ordutik Hungariako demokrazia ahultzea egotzi izan zaio, baita independentzia judiziala ere. Ustelkeria salaketa ugari ere baditu.[3][4][5]
Orbánek Europar Batasunaren migrazio politikak kritikatu ditu eta genero eta sexu berekoen ezkontzen kontra dago. LGTBI komunitatearen kontrako legeak ere onartu ditu.[6] Hungaria demokrazia iliberala bihurtu nahi duela esan izan du.[7] Errusiako Vladimir Putinen aliatua izan da, baina baita Donald Trumpena ere.[8][9]
2026ko apirilean bere alderdiak hauteskundeak galdu zituen, bigarren postuan geratu baitzen. Hala, Peter Magyarrek hartu zuen lehen ministro kargua.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hungary PM Viktor Orban: Antagonising Europe since 2010. bbc.com (kontsulta data: 2015-11-25).
- ↑ Triomphe électoral pour Viktor Orban en Hongrie. lematin.ch (kontsulta data: 2015-11-25).
- ↑ «What to do when Viktor Orban erodes democracy» The Economist ISSN 0013-0613. (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ www.tandfonline.com doi:. (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ (Ingelesez) Kelemen, R. Daniel. (2017-04). «Europe’s Other Democratic Deficit: National Authoritarianism in Europe’s Democratic Union» Government and Opposition 52 (2): 211–238. doi:. ISSN 0017-257X. (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ Martikorena, Mikel Garcia. (2025-05-13). «Mendebaldearen atzerapausoak, LGTBIfobiaren indargune» Berria (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ https://www.reuters.com/article/us-hungary-orban/hungarian-pm-sees-shift-to-illiberal-christian-democracy-in-2019-european-vote-idUSKBN1KI0BK/
- ↑ (Ingelesez) «Who is Viktor Orban, Hungarian PM fighting to cling to power after 16 years?» www.bbc.com 2026-04-11 (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ Etxeberria, Aitor Garmendia. (2026-04-12). «Lehen aldiz, Orbanen hegemonia kolokan» Berria (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ «Orbanen aroa amaitzea erabaki dute hungariarrek» Berria 2026-04-13 (kontsulta data: 2026-04-13).