Gyula Horn

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gyula Horn
Gyula Horn (2007).jpg
estatu-idazkari


Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea


Hungariako Kanpo Harremanetarako ministroa

1989ko maiatzak 10 - 1990eko maiatzak 23
Péter Várkonyi - Géza Jeszenszky
Hungariako lehen ministro

1994ko uztailak 15 - 1998ko uztailak 8
Péter Boross - Viktor Orbán
Bizitza
Jaiotza Budapest1932ko uztailaren 5a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Budapest2013ko ekainaren 19a (80 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Rostov State Economics University
Hizkuntzak Hungariera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) Budapest
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Hungariako Alderdi Sozialista
Hungariako Langile Alderdi Sozialista

Gyula Horn (Budapest, 1932ko uztailaren 5a - Budapest, 2013ko ekainaren 19a) hungariar politikaria izan zen. 1994-1998 bitartean Hungariako lehen ministroa izan zen. Sari ugari irabazi zituen, Akisgran hiriko Karlomagno saria adibidez (1990ean).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia- eta finantza-ikasketak egin zituen Errusiako Rostov Doneko unibertsitatean (1945). 1954an Hungariako Finantza Ministerioan hasi zen lanean, baina lau urte geroago unibertsitatera itzuli zen Ekonomia Zientzietan doktoregoa egitera. 1969-1985 bitartean, Hungariako Alderdi Sozialista Langilearen zuzendaritzarentzat lan egin zuen, eta laguntzaile-postua lortu zuen Sobietar Harremanen Sailean. Halaber, Hungariaren enbaxadore izan zen Bulgarian eta Jugoslavian.

Kanpo Arazoetako ministro gisa, 1989-1990 bitartean, garrantzi handiko zeregina bete zuen Alemaniaren bateratzean, Alemaniako Errepublika Demokratikoko biztanleei Alemaniako Errepublika Federalera ihes egiten utzi baitzien Hungarian barrena. Bien bitartean, sobietarren gudarosteak Hungariatik erretiratzeko hitzarmena izenpetu zuen, eta Hungariako Alderdi Sozialistaren (MSzP) sortzaileetako bat izan zen. 1990ean, alderdiko lehendakari eta Legebiltzarreko diputatu hautatu zuten, eta Kanpo Arazoetako Batzordeko gidaritza hartu zuen.

1994an Hungariako lehen ministro izendatu zuten. 1995ean kritika latzak egin zizkioten alderdian, gastu sozialak murrizteagatik, besteak beste. Horn lehen ministro izandako aldian Hungaria nazioarteko erakunde nagusietan sartu zen: 1996an Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundean (ELGE) sartu zen, eta urtebete geroago, NATOn sartzeko izendaturiko Ekialdeko Europako estatuetako bat izan zen. Europar Batasunean laster sartzeko aukera izango zuela ere agindu zitzaion.

1998ko hauteskundeetan, nahiz eta lehen bozketan botoen % 32 eskuratu zuen, bigarrenean eskuina, Viktor Orbánen gidaritzapean, nagusitu zitzaion. Hauteskundeak galdu ondoren, alderdiko lehendakari izateari utzi zion, eta 2002 urteaz geroztik, gutxi jardun zen politikan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gyula Horn Aldatu lotura Wikidatan