Edukira joan

Villafáfilako aintziren erreserba naturala

Koordenatuak: 41°51′14″N 5°35′33″W / 41.853906°N 5.592585°W / 41.853906; -5.592585
Wikipedia, Entziklopedia askea
Villafafilako Aintzirak» orritik birbideratua)
Villafáfilako aintziren erreserba naturala
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Datu orokorrak
Motanaturagune babestua, hezegune eta Reserva Natural (en) Itzuli
Azalera32.682 ha
Geografia
Map
Koordenatuak41°51′14″N 5°35′33″W / 41.853906°N 5.592585°W / 41.853906; -5.592585

Villafáfilako aintzirak, aintzira talde bat da, Zamorako probintziako Villafáfila herritik gertu dagoena, Tierra de Campos eskualdean. Bertako jendeak, "Gatzagak" deitzen dituzte.

Bi aintzira nagusiak Laguna Grande eta Salina de Barrillos dira. Lehena, udaberrian, lau kilometroko luzera eta biko zabalera hartzera hel daiteke. Hezegune honetako espezie ugaritasunak, hegaztiak ikusi ahal izateko Espainiako tokirik nagusienetako batean bihurtzen dute.

Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Map

Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[1][2]

Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Etxaniz, Aitor; Etxaniz, Mikel. Plaiaundiko Parke Ekologikoa. DBH Unitate didaktikoa. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1640-9..
  2. «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]