Village of the Damned (1995eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Village of the Damned (1995eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1995
Jatorrizko izenburuaVillage of the Damned eta 光る眼
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Midwich Cuckoos (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Carpenter
Gidoigilea(k)John Wyndham
Wolf Rilla (en) Itzuli
Stirling Silliphant (en) Itzuli

[[Kategoria:Wolf Rilla (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Stirling Silliphant (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Christopher Reeve
Kirstie Alley
Linda Kozlowski (en) Itzuli
Michael Paré
Mark Hamill
Thomas Dekker
Lindsey Haun
Meredith Salenger
Darryl Jones (en) Itzuli
John Carpenter
George Buck Flower (en) Itzuli


[[Kategoria:Linda Kozlowski (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Darryl Jones (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:George Buck Flower (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaSandy King
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Carpenter
Argazki-zuzendariaGary B. Kibbe
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia

theofficialjohncarpenter.com…
IMDB: tt0114852 Filmaffinity: 449351 Allocine: 12978 Rottentomatoes: m/1061401-village_of_the_damned Mojo: villageofthedamned Allmovie: v134675 TCM: 94809 Metacritic: movie/village-of-the-damned TV.com: movies/village-of-the-damned-1995 Netlix: 1094901Edit the value on Wikidata

Village of the Damned (euskaraz Madarikatuen Herria) 1995eko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko eta zientzia-fikziozko film bat da. Christopher Reeve, Kirstie Alley, Linda Kozlowski, Mark Hamill, Michael Paré eta Meredith Salenger aktoreek antzeztu zuten.

John Wyndham idazlearen The Midwich Cuckoos eleberrian oinarritua dago, eta era berean 1960ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, baina hura Ingalaterrako landako herri txiki batean girotua zegoen bitartean, honako film hau Kaliforniako Marin konderriko kostaldeko herri txiki eta lasai batean girotu zen.

Film hau Christopher Reeve aktoreak antzeztu zuen azkena izan zen, 1994an filma hau burutu ostean, 1995eko maiatzaren 27an zaldiz zebilela erorketa izan eta lepotik beherako gorputz guztiaren paralisia jasan baitzuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kaliforniako Marin konderrian dagoen kostaldeko Midwich herri txiki eta lasaian bapatean jende guztiak konortea galduko dute. Handik gutxira jendeak konortea berreruskuratu eta bakoitzak bere bizitzarekin jarraitzean, gertakari bitxi horrekin zerikusia duen beste fenomeno arraro eta harrigarri bat jazoko da: Midwich herriko ia emakume guztiak haurdun daude, bai bikotedunak, nahiz bikoterik gabeak, edota alargunak eta adinean sartutakoak ere, honek bikote askotan eztabaidak eta mesfidantza piztuko ditu. Bere emaztea haurdun duen eta herriko medikua den Alan Chaffee (Christopher Reeve) eta AEBtako Gobernuak gertakaria ikuskatzera herrira bidali duen Susan Verner (Kirstie Alley) zientzialaria kasua ikertzen hasiko dira, era berean, haurdunaldi horietatik jaiotako haurrek naturazgaindiko portaera bitxi eta beldurgarriak erakusten hasiko dira, tartean jendearen borondatea kontrolatzeko botere telepatikoa eta taldean edonora joateko joera, gainera denek fisikoki antza handia dute, ilehoriak, azal argia eta dirdir egiten duen begirada beldurgarria ere.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Thomas Dekker: David McGowan, Jill McGowanen semea
  • Lindsey Haun: Mara Chaffee, Chaffee doktorearen alaba
  • Cody Dorkin: Robert
  • Trishalee Hardy: Julie
  • Jessye Quarry: Dorothy
  • Adam Robbins: Issac
  • Chelsea DeRidder Simms: Matt
  • Renee Rene Simms: Casey
  • Danielle Keaton: Lily

Kannpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]