Vincenzo Galilei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vincenzo Galilei
Bizitza
Jaiotza Santa Maria a Monte1520ko apirilaren 3a
Heriotza Florentzia1591ko uztailaren 2a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Gioseffo Zarlino
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, musikologoa, musikaren teorikoa eta lauta-jotzailea
Musika instrumentua Lauta

Vincenzo Galilei (1520ko apirilaren 3a-1591ko uztailaren 2a) italiar musikari bat (laute jolea, konposatzailea eta musika teorikoa) eta Galileo Galilei astronomoaren aita izan zen. Italiako gaur egungo Pisako probintziako Santa Maria a Monten jaio zen, Florentziatik gertu, eta Florentzian hil zen. Funtsezko pertsonaia bat izan zen Pizkunde amaierako musikari dagokionez eta ekarpen esanguratsuak egin zituen barrokoa abiarazi zuen musika iraultzan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vincenzo Galilei gaztetan mezenas boteretsu eta eragin handikoen arreta erakarri zuen laute jole jaio bat izan zen. XVI. mendeko musika teorikorik garrantzitsuena izan zen Gioseffo Zarlino ezagutu zuen Venezian, eta honekin ikasten hasi zen. Beranduxeago Grezia klasikoko antzerkia eta musika berreskuratzen hasi zen, eta Camerata Florentina delakoarekin (Giovanni de'Bardi kondeak babestutako olerkari, musikari eta intelektual talde bat) harremana izan zuen, baita Girolamo Meirekin ere, garai hartan, Grezia klasikoko musikan aditurik garrantzitsuena. 1570eko hamarkadaren uneren batean, musika teoriari buruzko bere interesa eta bere konposaketak norantza honetan joaten hasi ziren.

Aditu askok bere semea matematika hutsetatik esperimentaziora (zientziaren historian garrantzi handikoa izan zena) eraman zuen aldaketaren bultzatzaile nagusitzat jotzen dute.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vincenzo Galileiren ekarpen teorikorik garrantzitsuenetako batzuk disonantziaren tratamenduan egin zituen. Berak, gai honi buruzko kontzeptu nahiko moderno bat zuen, "ahotsak leun badoaz" disonantzia iragankor bat ahalbidetzen zuena, baita noiz behinkakoak ere, suspentsioak kasu, "funtsezko disonantzia" deitu zituenak.