Virginijus Sinkevičius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginijus Sinkevičius
Hearing of Virginijus Sinkevičius.jpg
economy minister (en) Itzuli

2017ko azaroaren 27a -
Seimasko kidea


Hautetsia: Twelfth Seimas of Lithuania (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Vilnius1990eko azaroaren 4a (30 urte)
Herrialdea  Lituania
Hezkuntza
Heziketa Aberystwyth University (en) Itzuli
Maastricht University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Lithuanian Peasant and Greens Union (en) Itzuli

lrs.lt…
Facebook: virginijus.sinkevicius Twitter: VSinkevicius Instagram: virginijus_sinkevicius Edit the value on Wikidata

Virginijus Sinkevičius (Vilnius, 1990eko azaroaren 4a) ekonomialari eta politikari lituaniarra da. Ingurumeneko Europako komisarioa 2019tik.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko hauteskundeetan Lietuvos valstiečių ir žaliųjų sąjunga (Lituaniako Nekazari eta Berdeen Batasuna) alderditik diputatu hautatua izan zen.

2017ko azaroaren 27an Saulius Skvernelisen gobernuan sartu zen, Ekonomia ministro bezala, Mindaugas Sinkevičius ordezkatuz. 27 urterekin, sobietar garaitik izandako ministro gazteena izan zen [1] .

2019ko Europako hauteskundeen ostean, Gitanas Nausėda presidenteak herrialdeko Europako hurrengo komisario gisa proposatu zuen. Lituaniako Errepublikako Legebiltzarrak abuztuaren 22an berretsi zuen aukera hori [2] .

Maiatzaren 14ean, Europako Batzordeak PP eta Ciudadanosek Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruz eginiko galderei erantzun zien, ikertuko zuela iragarriz. Sinkeviciusek adierazi zuen agintari eta epaitegi «nazional edo erregionalen» ardura zela ea zabortegian arau hausterik izan zen egiaztatzea, «baina kasuaren larritasuna ikusita, Batzordeak aztertu egingo zuela, eta Espainiako autoritateekin harremanetan jarriko zela». Galderei erantsitako informazioari erreparatuta, Sinkeviciusek aitortu zuen «gabezia esanguratsuak» antzeman zitezkeela: «Arloan eskumena duten agintariek eta auzitegiek horiek detektatu, zaindu eta, azken batean, zigortu behar zituzketen». Eusko Jaurlaritzak Sinkevicius komisarioaren adierazpenak deitoratu zituen, Ingurumen Sailarekin harremanetan jarri ez zirela adieraziz.[3]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vilniuseko lizeoan ikasi eta gero, 2012an ekonomia eta nazioarteko harremanetan lizentziatu zen Aberystwytheko Unibertsitatean. 2013an, Europako politikan masterra lortu zuen Maastrichteko Unibertsitatean [4] . Praktikak administrazio publikoan egin zituen. 2013tik 2014era, Politika Europarren Analisien Zentruan lan egin zuen (AEB-etako ikerketa institutu bat). Gero proiektu-zuzendari gisa aritu zen, batez ere inbertsio enpresa batean.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) / (Lituanieraz) Curriculuma Ekonomia Ministerioaren webgunean