Johann Gottfried Herder

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Johann Gottfried Herder
Johann Gottfried Herder.jpg
Bizitza
Jaiotza Morąg1744ko abuztuaren 25a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Weimar1803ko abenduaren 18a (59 urte)
Hobiratze lekua St. Peter und Paul
Familia
Ezkontidea(k) Caroline Herder
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Königsbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, teologoa, poeta, itzultzailea, idazlea, literatura kritikaria, specialist in literaturea eta iritzi-kazetaria
Lan nabarmenak Q15888506
Q1678727
Treatise on the Origin of Language
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Illuminati

Johann Gottfried Herder (Mohrungen, Ekialdeko Prusia, gaur egun Varmia-Mazuriako voivoderria, Polonia, 1744ko abuztuaren 25a - Weimar, 1803ko abenduaren 18a) alemaniar filosofo eta idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Königsbergeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Kanten ikaslea izan zen, gero maisuaren ideietatik aldendu bazen ere. Ministro protestante egin zen. Frantziara egindako bidaian entziklopedistak ezagutu zituen (1764). Mintzairaren eta literaturaren inguruko gogoeta eginik, herriaren sena goretsi eta literatura nazional baten premia azaldu zuen. Ideia horiek eragin garbia izan zuten Goetherengan eta Sturm und Drang mugimenduaren eraketan. Volkslieder (1778-1779, «Europako herri kantak») bildu, itzuli eta argitaratu zituen.

Filosofia historiko alemaniarrari hasiera eman zion bere obra kritikoetan. Bertan, giza zibilizazio-motak ikertzen ditu, herrietako hizkuntzak eta kulturak, ingurugiroaren eta testuinguru historikoaren arabera aztertuta: Abhandlung über den Ursprung der Sprache (1770, «Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua»); Ideen zur Philosophie der Geschichte der Menschheit (1784-1791, «Gizadiaren historiaren filosofiari buruzko ideiak»); Älteste Urkunde des Menschengeschlechts (1793-1798, «Gizadiaren aurrerapenari buruzko gutunak»)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Gottfried Herder Aldatu lotura Wikidatan