Vosge mendiak
Itxura
| Vosge mendiak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Grand Ballon |
| Garaiera | 1.424 m |
| Mota | geologia komunik gabeko mendi sistema eta Natura 2000 sarea |
| Luzera | 120 km |
| Azalera | 5.500 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 48°N 7°E / 48°N 7°E |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Geologia | |
| Garaia | Upper Rhine Plain (en) |
Vosgeak edo Vosge mendiak[1] (voːʒ ahoskatua; frantsesez: Massif des Vosges; alsazieraz: Vogese) ekialdeko Frantziako mendilerroa da, Rhin haranatik gertu daudenak.
Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orografikoki mendilerroa hegoaldetik iparralderantz hiru ataletan banatu daiteke: Vosge Garaiak (frantsesez: Hautes Vosges), Erdialdeko Vosgeak eta Vosge Beheak.
Mendilerroaren mendirik altuenak Vosge Nagusietan daude:
- Grand Ballon edo Ballon de Guebwiller (1.424 m.)
- Storckenkopf (1.366 m.)
- Hohneck (1.364 m.)
- Ballon d'Alsace (1.247 m.)
Erdialdeko Vosgesko mendirik altuena Donon mendia da (1.008 m.)
Mosela, Meurthe eta Sarre ibaiek Vosgeetan dute iturria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vosge mendietan Europako eztabaida asko konpondu dituzte gerraren bidez:
- Antzinako Erromak edo galiarrek Mur Païen (euskaraz: "Paganoen Horma") eraiki zuten ingurune honetan.
- Alsaziak gaztelu asko izan zituen Erdi Aroan.
- 1918an Ballon d'Alsace eta Donon mendiaren arteko lerroaren ekialdean zeuden lurraldeak Alemaniari emanak ziren.
- Bigarren Mundu Gerran, 1944ko udazkenean, Frantzia eta Estatu Batuak eta Wehrmacht arteko frontea bertako mendietan zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-11).
