Greifswald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Greifswald
Greifswald
 Alemania
Greifswald - Town Hall.jpg
Hissflagge der Stadt Greifswald.svg DEU Greifswald COA.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of GermanyAurrepomerania-Greifswald
Izen ofiziala Greifswald
Jatorrizko izena Greifswald
Posta kodea 17487, 17489 eta 17491
Udal kodea 13075039
Geografia
Koordenatuak 54° 05′ 00″ N, 13° 23′ 00″ E / 54.083333333333°N,13.383333333333°E / 54.083333333333; 13.383333333333Koordenatuak: 54° 05′ 00″ N, 13° 23′ 00″ E / 54.083333333333°N,13.383333333333°E / 54.083333333333; 13.383333333333
Greifswald hemen kokatua: Alemania
Greifswald
Greifswald
Greifswald (Alemania)
Greifswald in VG.svg
Azalera 50.5 km²
Altuera 5 m
Demografia
Biztanleria 56.685 bizt. (2014-12-31)
Dentsitatea 1.122,48 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1199 (gregoriar)
Telefono aurrizkia 03834
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Osnabrück, Kotka, Hamar, Szczecin, Goleniów Itzuli, Lund udalerria eta Newport News Itzuli
Matrikula HGW
www.greifswald.de/

Greifswald Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren ekialdean kokatua. Aurrepomerania-Greifswald barrutiko hiriburua da eta 54.610 biztanle ditu (2010).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako bi uharte handienek (Rügen eta Usedom) eratzen duten Greifswaldeko badian kokaturik dago. Hiria dagoen eremua erabat laua da eta Ryck ibaiak zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako monje zistertarrek 1199an Eldena Abade-etxea sortzerakoan hasi zen Greifswalden historia. Gatz azaleramendu bat egoteak germaniarrak eta wendoak (mendebaldeko eslaviarrak) erakarri zituen berehala. Danimarka eta Pomeraniaren arteko mugan zegoen eta 1227ko Börnhovedeko batailaren ondoren Pomeraniako dukeen esku gelditu zen Greifswald. 1241ean merkatua egiteko eskubidea jaso zuen, 1250ean herri bihurtu zen eta XIII. mendearen bukaeran Hansa Ligan sartu zen. Une honetan greifswaldarrek Pomeraniako armadan parte hartu beharrik ez zuten izan eta dukeek hiria utzi beharra izan zuten.

Greifswaldeko Unibertsitatea

1456 urtean munduko unibertsitate zaharrenetako bat sortu zen. Erreforma garaian Eldena abade-etxeak monasterio izateari utzi zion eta askatasuna galdu zuenez Greifswald hiriak bereganatu zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran hiria Germaniako Erromatar Inperio Santuak okupatu zuen hasieran, baina Suediak inguru guztia menperatua zuenez, 1631ean inperioaren azken gotorlekua zen Greifswald setiatu eta bereganatu zuen. Napoleondar Gerrak iritsi arte Suediarren esku egon zen Pomerania osoa. 1815ean Prusiak eskuratu zuen.

XX. mendea hastearekin batera Greifswald bere harresietatik kanpora hedatzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerran hiriak ez zuen kalte larririk jasan, besteak beste Oberst Rudolf Petershagen alkatean Armada Gorriaren aurrean hiria errenditu egin zuelako borrokarik egin gabe. Ekialdeko Alemanian egin zituen 1990 arteko urteak. Sobietar estiloko auzo handiak eratu ziren Lubmingo elektrizitate plantara lanera etorritako milaka pertsonak jasotzeko. Etxe historiko ugari ere bota ziren. 1980an etxe hauen berreskurapen proiektua abian jarri zen. Gaur egun Itsaso Baltikoko alemaniar herri politenetakoa da eta turismo handia dauka.

Udaletxea
Merkatu plaza

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Nikolas katedrala (Dom St Nikolai): 100 metroko altuera duen dorrea dauka, bai eta kupula bat ere.
  • Merkatu plaza (Markt): Hansa hiria izan zela erakusten du plaza honek. Bertan daude XIV mendeko udaletxea (Rathaus), "Kafearen etxea" , eta adreilu gorrizko hainbat etxe tradizional.
  • Greifswaldeko unibertsitatea (Ernst-Moritz-Arndt-Universität Greifswald): 1456an sortu zelarik munduko unibertsitate zaharrenetakoa da.
  • Eldena abatetxearen hondarrak.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greifswald ondorengo hirekin senidetua dago:

Adiskidetasun erlazioak:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greifswald