Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Wages for Housework Movement

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mugimenduaren helburua etxeko lanen ordainketa da

Wages for Housework Movement edo Soldata Etxeko-lanentzat[1], mugimendu feminista global bat izan zen, Italian hasi zena 1972an. Mugimendu honen helburua, etxeko lanen eta  umeen zainketa bezalako lanen genero diskriminazioa aldarrikatzea zen.  Korronte marxistak jarraitzen zituen kanpaina izan zen.

Kanpaina Paduan, Italian hasi zen, Selma James, Brigitte Galtier, Mariarosa Dalla Costa eta Silvia Federiciren eskutik.

Azken urteetako garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan, soldatak ezartzeko eskaera gehiago izan dira, ugaltze-eskubide, lan sexuala eta emakume arduradun gehiago izateko nahiaren arloetan.

Silvia Federici eta beste hainbat aktibistek liburuak argitaratzen eta artikuluak idazten jarraitu dute. Honen adibide garbia da Federiciren "Revolution at Point Zero: Housework, Reproduction and Feminist Stuggle" liburua (2012).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Soldataren patriarkatua | Katakrak» www.katakrak.net . Noiz kontsultatua: 2018-06-01 .