Wampanoag herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wampanoag herriaren hedadura

Wampanoag herria (batzuetan Massasoit edo Wôpanâak) Ipar Amerikako amerindiar herri bat da. Gaur egun federalki onartutako bi leinuren parte dira: Mashpee Wampanoag leinua eta Gay Headeko Wampanoag leinua. Era berean Massachusettseko estatuak onartutako beste lau leinutan banatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendearen hasieran, ingelesekin harremanetan hasi zirenean, Wampanoag herria Massachusettseko hego-ekialdean eta Rhode Islanden bizi ziren. Martha's Vineyard eta Nantucketen ere hedatzen ziren. Euren biztanleria handia zen, milaka, eta artoa eta babarrunak ereiten zituzten. Bakarrik Martha's Vineyarden hiru mila Wampanoag bizi ziren.

1616tik 1619ra epidemia jasan zuten, ziurrenik baztanga edo leptospirosiarena. Asko hil ziren eta euren jendarte-antolaketa ia deuseztatu zuen. Ikerlari batzuen arabera Massachusettseko Badiaren kolonia ezartzeko garrantzitsua izan zen gaixotasun honek sortutako hildako kopuru handia izatea. Felipe Erregearen Gerra ingeles kolonoen aurka egin zutenean, 1675-1676 urtetan zehar, euren biztanleriaren % 40 hil zen. Bizirik atera ziren gizon gehienak Mendebaldeko Indietan saldu zituzten esklabo eta emakume asko Ingalaterra Berrian.

Leinua XVIII. mendean erregistro gehienetatik desagertu bazen ere, herritarrak hor ziren, eta euren kultura eta hizkuntza mantentzeko gaitasuna izan zuten. Beste batzuekin ezkondu eta ekonomia eta kultura aldatzen hasi ziren. XX. mendearen hasieran Wôpanâak hizkuntza jada desagertua zegoen, baina 1993tik aurrera lanketa egon da hizkuntza berreskuratzeko eta eskolatan ikasi ahal izateko.

Wampanoag herria konfederazio gisa antolatzen zen, nagusi gisa sachem bat zutelarik, eta bere inguruan beste hainbat sachem. Guztira 50 talde baino gehiagok osatzen zuten konfederazioa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]