Martha's Vineyard
| Martha's Vineyard | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Peaked Hill (en) |
| Garaiera | 24 m |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 33 km |
| Azalera | 226,57 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 41°24′00″N 70°37′00″W / 41.4°N 70.616666666667°W |
| UTC ordua | UTC−05:00 eta UTC−04:00 |
| Honen parte da | Elizabeth Islands (en) |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| County of Massachusetts | Dukes konderria |
| Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Martha's Vineyard (Wampanoag hizkuntzaz Noepe) AEBetako Massachusetts estatuan dagoen uharte bat da, Cod lurmuturraren hegoaldean. Maiz The Vineyard ("Mahastia") izenez ere deitua da. 231,75 km²-ko azalera du, AEBetako 57. uharterik handiena da, eta ekialdeko kostaldeko hirugarrena.
Dukes konderrian dago, eta Cuttyhunk, Elizabeth uharteak eta Nomans Land uhartea ere barne hartzen ditu. Estatubatuar gorren komunitate baten bizilekua izateagatik ere ezaguna bada, horren ondorioz uharte horretako komunitatearen jardunean oinarritutako keinu hizkuntza bat ere sortu zen.
Oporleku garrantzitsua izateagatik ezaguna da.1960ko hamarkadatik aurrera bertako biztanleria asko hazi da. Martha's Vineyardeko Batzordearen txosten baten arabera, uharteko bizi kostua, herrialdeko gainontzekoarekin parekatuta, bataz bestean % 60 garestiagoa omen zen, eta etxebizitzen salneurria, % 96 garestiagoa.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18 | 18 | 26 | 32 | 33 | 35 | 35 | 37 | 33 | 31 | 23 | 19 | 37 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4 | 5 | 8 | 13 | 18 | 23 | 27 | 26 | 23 | 17 | 12 | 7 | 15 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -0 | 1 | 4 | 9 | 14 | 19 | 22 | 22 | 19 | 13 | 8 | 3 | 11 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4 | -3 | -0 | 4 | 9 | 14 | 18 | 17 | 14 | 8 | 4 | -1 | 7 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -21 | -23 | -22 | -11 | -2 | 3 | 7 | 5 | 0 | -6 | -10 | -21 | -23 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 98 | 81 | 125 | 108 | 90 | 95 | 77 | 101 | 94 | 104 | 110 | 109 | 1192 |
| Elurra (mm) | 145 | 211 | 86 | 5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 | 191 | 643 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 12 | 10 | 11 | 12 | 12 | 10 | 8 | 9 | 9 | 10 | 12 | 12 | 125 |
| Iturria: Western Regional Climate Center (1981–2010, muturrekoak 1946-2012)[1] | |||||||||||||
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975ean, uharte horretan Steven Spielbergek zuzendutako Jaws film ospetsua filmatu eta girotu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Western Regional Climate Center. General Climate Summary Tables. .
