Weimarko klasizismoa
Weimarko klasizismoa (jatorrizko alemanez Weimarer Klassik edo Weimarer Klassizismus) mugimendu kultural eta literario europar bat izan zen, zeinen funtsezko ideiak Johann Wolfgang von Goethe eta Friedrich Schillerren lanetatik datozen 1788 eta 1832 arteko tartean.
Weimarko klasizismoaren estatusa "mugimendu" eta "klasiko" bezala zenbait akademilarik eta historialarik zalantzan jarri duten arren, bereziki Alemaniatik kanpo, bere berehalako garrantzi geroz eta handiagoak berari buruzko kontzientzia handiago bat ekarri zuen mugimenduko partehartzaileen artean eta ikastun alemaniarren artean. Gaur egun jada Goethek eta Schillerrek Antzinaro Klasikoari buruz zituzten ikuspegi pertsonalak jarraitzen ez direnez, mugimenduaren aitzindari "goiztiarrak" izan zirela azpimarratu da. Alabaina, argi dago euren ahaleginek filosofia, zientzia, psikologia, artea, literatura eta estetika bezalako esparruetan sakondu eta ekarpenak egin zituztela.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuinguru filosofikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilustrazio alemaniarrak, tradizionalki neoklasiko deitua, enpirismo eta arrazionalismoaren sintesia suposatu zuen Christian Thomasius (1655-1728) eta Christian Wolffen (1679-1754) lanetan. Bere filosofia oso hedatua izan zen (Popularphilosophen) aldizkari askotan ("moralische Wochenschriften), egunkarietan, entziklopedietan eta hiztegietan bere aurkakoa zen pietismoarekin batera. Honek alemaniar hizkuntzaren eta europar kulturaren hedapen bat suposatu zuen. Sentimendua eta pentsamendua uztartzeko, eta, era berean, gorputza eta arima uztartzeko ezinezkotasun honek Immanuel Kant filosofia kritiko garai batera eraman zuen. Arazoarenganako beste hurbiltze bat estetikagatik izan zuen ardura nagusia izan zen. 1750eko bere Aesthetica (II. liburukia, 1758) lanean, Alexander Baumgartenek 1714-1762) estetika definitu zuen, hitza 1735ean sortuz egungo kutsuarekin "ahalmen baxuko" "zientzia" bezala, ilustratuek ukatu zituzten sentimenduei, sentsazioei etab... erreferentzia eginez. Hala eta guztiz ere, alemaniar interpretazioaren araberako hitzaren erabileraren ondorioz hitz latindarrarekin gertaturiko nahasteek bere lorpena gutxiestera eraman zuten. Ez zen sentsazio positiboen bilaketa bat, baizik eta ezagutza mota bat. Baumgartenek ezagutza "sentikor" honen beharrean jarri zuen grina Sturm und Drang (1765) bezala ezagutu zen aurrerromantizismoaren puntu garrantzitsu bat izan zen, Goethe eta Schiller mugimendu honen partehartzaile aipagarriak izan zirelarik.
Argitalpen hauek eta beste batzuk eskena "borroka kultural" (kulturkampf) baterako sendotu zuten, geroago Weimarko klasizismoaren aroa izenaz ezaguna. Artearen bidezko heziketa "ekintza" eta "ulermena"ren arteko harreman egiaztagarri bat lortzeko erabili zen, Goethek eta Schillerrek geroz eta handiagoa zen inguru kultural bat garatu zutela adierazten zutena, eta gizakia prozesuan "batasuna" sortzeko bultzatzen zutena. Bereziki honetan sustraitzen zen Schillerren Gutun Estetikoak (Goethe lan honetan oinarritu zelarik bere Suge Berdea eta Lily Ederra ipuina idazteko).