Wenzel Anton Kaunitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wenzel Anton Kaunitz
Wenzel Anton Graf von Kaunitz-Riethberg.jpg
Ambassador of Austria to France (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaViena1711ko otsailaren 2a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena1794ko ekainaren 27a (83 urte)
Familia
AitaMaximilian Ulrich von Kaunitz
AmaMaria Ernestine Francisca von Rietberg
Ezkontidea(k)Maria Ernestine Gräfin Starhemberg (en) Itzuli  (1736 -  1749)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta bildumagilea
Jasotako sariak
KidetzaIlluminati
Signatur Wenzel Anton von Kaunitz-Rietberg.PNG

Wenzel Anton, Kaunitz-Rietbergko printzea edo Wenzel Anton von Kaunitz, txekieraz Václav Antonín z Kounic a Rietbergu, alemanieraz Wenzel Anton Fürst von Kaunitz-Rietberg (Viena, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1711ko otsailaren 2a - Viena, 1794ko ekainaren 27a) austriar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko kantziler-kargua izan zuen Maria Teresaren, Josef II.aren, Leopoldo II.aren eta Frantzisko II.aren erreinaldietan. 1748an, Austriaren ordezkari izan zen Aachengo Bakeaz amaitu ziren negoziazioetan. 1756an, Frantziarekin Versaillesko Lehen Ituna izenpetu zuen, XVIII. mendeko bigarren erdialdean, Europako aliantza-politika berria abiarazi zuena. Zazpi Urteko Gerran Prusiak izan zituen garaipenek Hubertusburg-eko Bakea (1763) sinatzera behartu zuten; haren bidez, Austriak Silesiako lurraldea eman zion Prusiari (1763). Zazpi Urteko Gerraren ondoren, Prusiarekin bake-politika abiatu zuen; horrela, Galitzia lortu zuen Poloniaren lehen banaketan (1772). Sortaldean ere lurraldeak eskuratzen saiatu zen, turkiarrei Prusiaren kontrako laguntza emanez, baina Sistov-eko Bakean (1791), Austriak eskuratutako lurralde guztiak galdu zituen. Barne-politikan, zentralismoaren eta erlijio-tolerantziaren aldeko izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wenzel Anton Kaunitz Aldatu lotura Wikidatan