![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2009 |
Argitaratze-data | 2009 |
Azken bertsioa | 2.18.111 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia |
Erlang (en) ![]() |
Irakur dezake |
macOS, iOS, Windows Phone, Symbian (en) ![]() ![]() |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Deskribapena | |
Oinarritua | Extensible Messaging and Presence Protocol |
Kokapena | |
| |
Jabea | Facebook, Inc. |
| |
Ekoizpena | |
Garatzailea |
WhatsApp Inc. (en) ![]() |
whatsapp.com |
WhatsApp telefono mugikorretan instala daitekeen bat-bateko mezularitzarako aplikazio bat da. 2014. urtez geroztik jabetza Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Facebook multinazionalaren esku dago.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nork bere kontaktuekin doan txatea dezake, Internet konexioa egonez gero. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko aukera ematen du, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat laguni mezu bera igortzeko ere[1]. Aplikazioa doan jaits daiteke eta hainbat plataforma mugikorretan dabil[1]:
Multiplataforma izatean bide dago arrakastaren zati handi bat: izan ere, egon badaude beste aplikazio batzuk kontaktuekin txateatzeko, baina sistema bakarrean erabil daitezkeenak: alegia, iPhone bat izanik, ez dago Blackberry batekin kontaktuan aritzerik[1].
WhatsAppek norberaren mugikorreko kontaktuetan dauden eta WhatsApp aplikazioa duten beste erabiltzaile batzuei mezuak bidaltzeko aukera ematen du. Kontaktu horiek argazkiarekin edukiz gero, argazkiak ere erakusten ditu[1].
Talde-txatak sor daitezke aplikazioan eta, horrela, lagun talde osoaren arteko elkarrizketak egin, adibidez. Aukera dago mezua iristen den bakoitzean jakinarazpena jasotzeko, edo jakinarazpenak desaktibatu eta mezu horiek[1] aplikazioan sartzean ikusteko.
Internet konexioa behar da WhatsApp erabiltzeko. Konexio bat kontratatuta edo Wi-Fi bidez konektatuz gero, lagunekin mezuak, argazkiak, bideoak... doan truka daitezke. Oraingoz ez dago euskaratuta[1].