Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak/2012

Wikipedia, Entziklopedia askea

Salomon[aldatu iturburu kodea]

Ondorengo kategoria aldaketa egin:

Eskerrikasko.--An13sa 11:56, 8 urtarrila 2012 (UTC)

Yes check.svg Egina--Unai (esan) 21:02, 19 urtarrila 2012 (UTC)

historiagile → historialari[aldatu iturburu kodea]

Hiztegi Batuan, Zehazki hiztegian, Elhuyar ES-EU hiztegian, Euskaltermen: horietan guztietan, «historialari» ageri da, baina ez «historiagile». Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

   historiagile → historialari

Noizbehinka «historiagile» gehiago jartzen direnez (gaur bertan, gutxienez bat), aldian-aldian berriz egin beharko litzateke aldaketa hori. Betiere, kontuan hartu beharko da maiuskula/minuskula bereizketa eta deklinatuta daudenean ere aldatu beharra (deklinabide berbera dutenez, arazo handirik ez).

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-02-08, 22:18

Yes check.svg Egina 72 artikulu aldatuta.--Unai (esan) 15:32, 21 otsaila 2012 (UTC)

Stockholmdarrak[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren exonomastikak stockholmdarrak direla dio, beraz, aldaketa hau egin beharko genuke:

Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 16:59, 3 martxoa 2012 (UTC)

Yes check.svg Egina--Unai (esan) 12:31, 9 martxoa 2012 (UTC)

etxeorratz / etxe-orratz → etxe orratz[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak erabaki du euskara batuan «etxe orratz» dela; ez «etxeorratz», eta ez «etxe-orratz». Izan ere, Hiztegi Batuan «etxe orratz» da onartutako forma bakarra. Beraz, aldaketa masibo hauek eskatzen ditut:

   etxeorratz → etxe orratz
   etxe-orratz → etxe orratz

Lehenengo aldaketa (etxeorratz → etxe orratz) kategoria izenetan ere egin beharko da. Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-14, 09:55

Prozezuan. Honekin lagunduko naiz behar diren kategoriak ondo jartzeko eta berdin artikulu edo txantiloiekin, baina oraindik ez dira eguneratu, beraz gaur eta bihar artean luzatuko da lana. Besterik gabe, --EnzaiklopediaEztek 15:22, 19 martxoa 2012 (UTC)
Yes check.svg Egina--EnzaiklopediaEztek 16:11, 20 martxoa 2012 (UTC)

itsasgizonak → itsaslariak (kategoria izenetan)[aldatu iturburu kodea]

Ondorengo bi kategoria hauetan, gizonak eta emakumeak sartu beharko ditugu, baina dituzten izenek ez digute aukera hori ematen, emakumeak sartzeko bidea ixten dute izen horiek. Beraz, eztabaida orri batean eta bestean adostu zenez, aldaketa masibo hauek eskatzen ditut:

   Kategoria:Euskal Herriko itsasgizonak → Kategoria:Euskal Herriko itsaslariak
   Kategoria:Itsasgizonak → Kategoria:Itsaslariak

Gainera, artikuluetan aldaketa hori egitearekin batera, bi kategoria berri horiek sortu beharko dira.

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-20, 16:25

Yes check.svg Egina --Assar; (erantzun hemen) 18:28, 20 martxoa 2012 (UTC)

One side Interwikis[aldatu iturburu kodea]

Hi,at first excuse me that i wrote in english! I couldn't find related page for sending this message
I made some statics in fa.wiki that shows in your wiki you have many conflicts in interwikis this and most of them need to Merge or their interwiki has some problems (bots or users) and most of them have to correct with users in interwiki correction wikiprojects
I developed some codes but I don't know how and where can I put these daily data.If you have a user can localize and run these codes it is much better for me :) else please tell me in fa:user:reza1615 I will run it (after asking bot flag).Reza1615 15:29, 10 urtarrila 2012 (UTC)

Kategoria:Mantenu txantiloiak → Kategoria:Mantentze lanetako txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak eta gainerako euskal hiztegi fidagarrienek (Zehazki, Elhuyar, Euskalterm...) diotenez, mantenu izenaren esanahia da «elikagaiak, bizirik irauteko behar dena». Beraz, kategoria horrek izen egokia izan dezan, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

   Kategoria:Mantenu txantiloiakKategoria:Mantentze lanetako txantiloiak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-28, 20:40

Yes check.svg Egina. Hala ere, badirudi batzuk eskuz aldatu behar direla.--Unai (esan) 08:03, 29 martxoa 2012 (UTC)
Yes check.svg Egina. Zuzendu ditut eskuz aldatu beharrekoak ere. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-29, 09:25

Kategoria:Wikipediaren mantenua → Kategoria:Wikipediaren mantentze lanak[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak eta gainerako euskal hiztegi fidagarrienek (Zehazki, Elhuyar, Euskalterm...) diotenez, mantenu izenaren esanahia da «elikagaiak, bizirik irauteko behar dena». Beraz, kategoria horrek izen egokia izan dezan, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

   Kategoria:Wikipediaren mantenuaKategoria:Wikipediaren mantentze lanak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-29, 09:30

Yes check.svg Egina--Unai (esan) 09:48, 29 martxoa 2012 (UTC)

Habanarrak[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak habanarrak direla dio, beraz, aldaketa hau egin beharko genuke:

Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 17:33, 26 abuztua 2012 (UTC)

Yes check.svg Egina--An13sa 10:11, 29 abuztua 2012 (UTC)


Kategoria:Autopistak → Kategoria:Autobideak[aldatu iturburu kodea]

Hiztegi Batuan, «autopista»ren ordez «autobide» erabiltzeko dio Euskaltzaindiak; eta gaztelaniazko «autopista» izenaren euskal ordaintzat «autobide» dator Zehazki, Elhuyar eta Euskalterm hiztegietan ere.

Beraz, kategoria izenetan aldaketa masibo hauek eskatzen ditut:

   Kategoria:AutopistakKategoria:Autobideak Yes check.svg Egina - --Joxemai; (erantzunak) 07:07, 19 iraila 2012 (UTC)
   Kategoria:Espainiako autopistakKategoria:Espainiako autobideak
   Kategoria:Euskal Herriko autopistakKategoria:Euskal Herriko autobideak
   Kategoria:Kataluniako autopistakKategoria:Kataluniako autobideak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-09-19, 06:58 (Eguzk.)

Yes check.svg Egina--Assar; (erantzun hemen) 17:31, 19 iraila 2012 (UTC)

Kategoria:Arkitektura garaiak → Kategoria:Arkitekturaren historia[aldatu iturburu kodea]

Gainerako wikipedietan begiratuta, badirudi kategoria horretarako izenburu egokiagoa dela Arkitekturaren historia (ikus ingeles Wikipediako «Architectural history» kategoria eta haren interwikiak). Gainera, aldaketarekin bat dator kategoriaren sortzailea, Josugoni lankidea (ikus kategoriaren eztabaida orria).

Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

  Kategoria:Arkitektura garaiakKategoria:Arkitekturaren historia

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-09-26, 22:13 (Eguzk.)

Yes check.svg Egina -Unai (esan) 09:18, 27 iraila 2012 (UTC)

Sumeria /Sumer[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak (batek daki zergatik), "Sumeria" baino "Sumer" hobetzen du, beraz aldaketa masibo hau egitea proposatzen dut:

  Kategoria:SumeriaKategoria:Sumer
  Kategoria:Sumeriako erregeakKategoria:Sumerreko erregeak
  Kategoria:Sumeriako hiriakKategoria:Sumerreko hiriak

Yes check.svg Egina--Assar; (erantzun hemen) 21:44, 5 azaroa 2012 (UTC)

Artikuluetan ere, "Sumeria" asko daude (Sumeriako, Sumeriara...), ah eta bertokoak "sumertarrak" ziren, ez "sumeriarrak". Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 19:47, 5 azaroa 2012 (UTC) Yes check.svg Egina--Assar; (erantzun hemen) 16:28, 6 azaroa 2012 (UTC)

Kategoria:Arnas-aparatua → Kategoria:Arnas aparatua[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskara batuko hitzak arautzeko emandako Hiztegi Batuak hauxe dio, «arnasa» sarreran:

« arnasa iz. [arnas forman erabiltzen da hitz-elkarketako lehen osagai denean: ik. arnas aparatu] »

Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

  Kategoria:Arnas-aparatuaKategoria:Arnas aparatua

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-11-14, 20:23 (Eguzk.)

Yes check.svg Egina--Unai (esan) 15:26, 15 azaroa 2012 (UTC)
Gainera, «arnas-» azaltzen den bakoitzean, marratxo hori kendu eta haren ordez zuriunea jarri beharko litzateke, artikulu guztietan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-11-15, 12:11 (Eguzk.)
Yes check.svg Egina--Unai (esan) 16:56, 16 azaroa 2012 (UTC)

Kategoria:Ximena leinua → Kategoria:Semeno leinua[aldatu iturburu kodea]

Ximena leinua izena gaztelaniazko Dinastía Jimena terminoaren itzulpen okerra da. Gaztelaniaz, Jimena adjektiboa femeninoa da dinastía izen femeninoari laguntzen diolako (reino izenari lagunduko balio, Reino Jimeno litzateke), baina euskaraz ez du femeninoa izan beharrik; gainera, euskara baturako formarik egokiena Semeno da (ikus EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak).

Beraz, aldaketa masibo hauek eskatzen ditut:

  Kategoria:Ximena leinuaKategoria:Semeno leinua
  Ximena leinu → Semeno leinu

Bigarren horretan, kontuan izan beharko da deklinatuta agertuko dela askotan (leinua, leinuko, leinutik...).

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-11-15, 12:23 (Eguzk.)

Kategoria aldatzearena: Yes check.svg Egina - --Joxemai; (erantzunak) 16:29, 15 azaroa 2012 (UTC)

Artikuluetan barrenakoa ere: Yes check.svg Egina. --Unai (esan) 20:40, 17 azaroa 2012 (UTC)

Kategoria:Mitani → Kategoria:Mitanni[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak "Mitani" baino "Mitanni" hobetzen du, beraz aldaketa hau egitea proposatzen dut:

  Kategoria:MitaniKategoria:Mitanni
Yes check.svg Egina--Unai (esan) 18:48, 18 azaroa 2012 (UTC)
Artikuluetan ere, "Mitani" asko daude (Mitaniko, Mitanira...). Era berean, bertokoak "mitanniarrak" ziren, ez "mitaniarrak". Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 19:07, 15 azaroa 2012 (UTC)
Yes check.svg Egina--Assar; (erantzun hemen) 20:52, 18 azaroa 2012 (UTC)

Isabel (erregina izena) → Elisabet[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 66. arauan gaztelaniazko Isabel eta frantsesezko nahiz ingelesezko Elisabeth euskaraz Elisabet dela arautu zenetik, euskara batuan Elisabet da erregina izenetarako formarik egokiena, eta ez Isabel. Halaxe ageri da euskal wikipediarako erreferentziatzat onartu dugun EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak argitalpenean ere. Hala, bada, wikipedia honetan erregina horien artikuluen izenak euskara batuko formara ekarri genituen: «Elisabet II.a Erresuma Batukoa», «Elisabet II.a Espainiakoa», «Elisabet I.a Ingalaterrakoa», «Elisabet I.a Gaztelakoa», «Elisabet Frantziakoa»...

Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

  Isabel I → Elisabet I

Nahita, ez dut eskatu beste aldaketarik, arrazoi hauek direla kausa:

  1. «Isabel I.a», «Isabel II.a», «Isabel I.etik»... forma luzeagoak ere aldatuta geratuko dira goiko aldaketa masibo hori eginez gero.
  2. Erregina horiek batzuetan «Isabel» soilaz agertuko dira aipatuta, baina wikipedia honetako «Isabel» asko ez dira erregina izango.

Beraz, aldaketa seguruetatik zabalena iruditu zait goian eskatu dudan hori.

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-12-16, 16:58 (Eguzk.)

Yes check.svg Egina Aldatu ditut gehienak, baina batzuk ezinezkoa izan zait, nahastuta baitzeuden artikulu berean aldatu behar ziren Isabelak eta behar ez zirenak. Bestalde, beste Isabel batzuk ere detektatu dizkit errobotak: Valoiskoa, Pomeraniakoa, infantak... horiek ez ditut aldatu.

{{ elhuyar | → {{Elhuyar-HPS 2012|

Elhuyar Fundazioak, 2012. urtean euskarazko wikipedia aberastearren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako proiektuaren barruan, edukiren bat txertatu dien artikuluak {{Elhuyar}} txantiloiarekin markatu ditu. Txantiloi horren izena nahasgarria da, Elhuyar Fundazioari edo Elhuyar anaiei loturiko edozer markatzeko balio lezakeelako. Elhuyar Fundaziokoekin hitz egin nuen, eta adierazi nien zehatzagoa litzatekeela {{Elhuyar-HPS 2012}} txantiloi izena erabiltzea. Elhuyar Fundaziokoak bat etorri ziren horretan, eta eskatu zidaten beren lana bukatu arte itxaroteko, aldaketa hori egin baino lehen. Atzo jakinarazi zidatenez, dagoeneko bukatu dute lana.

Txantiloi hori txertatzean, beti-beti zuriunea jarri dute «elhuyar» hitzaren ezkerrean eta eskuinean.

Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

 {{ elhuyar |  →  {{Elhuyar-HPS 2012|

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-12-16, 19:14 (Eguzk.)

Yes check.svg Egina--Unai (esan) 20:04, 1 urtarrila 2013 (UTC)