Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2012ko urtarrila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dudarik ez Lur-etik igo diren edizioek wikipedia aberastu dutela, kantitatez bederen; egokitzapen honetan parte hartu ez dudanez, neure eskerrona orduak sartu dituzuen (eta aitortza-bannerrik gabe geratu zareten) lankideekin. Hemen laster batean Jaurlaritzarekin balorapen batzarra egingo dela aipatzen denez, azken egunetan editatzen ibili naizela topatu ditudan desajusteen berri eman nahi dizuet, orrialde honetan jaso diren bikoizketak-Afrikaner eta abarrarekin biltzeko. Opari honek (alfer)lan handia eman(go) digula iruditu zait sistematiko izan gabe Lurretik pasatutako artikulu ugari bisitatzen ibili naizenean. Kasuak:

  • Tabula rasa: Matxin Irabola horrela zegoen eta horrela utzi zuten. Berdin Rodrigo Jiménez de Rada artikulu xumeak lehendik genuen Errodrigo Ximenez behin-behinean ordezkatu duenean. Honelako asko egongo al dira?
  • Ordezkapena aurrekoa salbatu gabe: Mixel Elizanburu horrela zegoen eta Michel Elizanburu izenarekin oso bestelako artikulua igo da, aurrekoa kontuan hartu gabe; artikulu berrian erdarazko aipua dago eta wikitua izatetik urrun dago.
  • Bikoizketak, zuetako batzuek aipatu bezala, asko izan daitezke (artikulu bakan batzuk kontsultatuta kasu asko agertu zaizkit) eta zenbaitetan “detektatzea” ez da lan samurra izango, bien bitartean kalitatean galdu dugularik; gehienetan igo direnak lehendik genituenak baino eskasagoak eta “zirriborroagoak” dira. Lehengo Jon Zabalo vs John Zabalo, Astor Piazzolla vs Astor Piazzola, Estitxu vs Estibalitz Robles Arangiz eskasa, Mariano José de Larra vs Mariano José Larra akasduna (1936 dakar 1836 barik eta beste), Joan Etxamendi vs Jean Etxamendi Larralde (bi lerro artikuluan, bi lerro publi-oharrean)
  • Plagioak: Artikulu asko Lurrek beste nonbaitetik kopiatu zituela argi dago; adibidez Eñaut Larralde minimalista. Jatorria: hemen. Edo Javier Urquijo Arana (hemen) etab...Aitortza: Lur eta Jaurlaritzarentzat. Geurea “bigarren eskuko copyright urraketa” litzateke, ezta?
  • Plagioek eragindako akats eta bitxikeriak: Julio Jose Duler artikulu minimalista igo da; Baionan ”Julio Jozé” bezalako izenak ipintzeko ohitura handirik ez dutenez, arakatzen hasi eta berriro ere hauxe da jatorria. Bestela ez dago “Julio José” topatzerik eta Lapurdiko enegarren kortsarioak Julien-Joseph zuen izena. Beste artikulu-telegrama bat aipatzearren: Apaiza Iribarnek (sic) bazuen izena, gero: Jean; orduan nondik atera dute izendapen xelebre hori? Akaso hemendik kopiatuta?
  • Bikoizketa gehi plagioa eta akats larria: publi-oharra artikulua baino luzeagoa den Jean Etxamendi oparian hiru arazo pilatzen dira. Bikoiztuta dago eta bi pertsona desberdin nahasten ditu biografia minimalista honetan (ikus Mañex Etxamendi (argipena)); zergatik sartu dute hanka? Hemendik plagiatu zutelako, gainera txarto kopiatu zuten ez baitakar Parisen hil z(ir)ela. Honelakoek zuzenean kalitate jaitsiera handia dakarte; beste aldetik, txolopote hauek konpontzeak ekarriko duten lana ikusita “Zorionak, oparia!” bannerrarekin pittin bat deseroso sentitzeko arrazoiak daude.
  • Oro har, hausnarketa moduan: HPS, Jaurlaritza eta Lurri aitortza eta publi-oharra eskaintzeak beti eta betiko al du zentzurik? Aipatu adibideetan akats eta plagioak egoteaz gain, Eñaut Larralde bezalakoetan seguraski laster batean artikulua edozein lankidek “potolotuko” du; beti irakurri behar izango da publi-oharra, artikulu hain “zirriborratua” igo den arren? Beste edizio mota batzuk aztertzearren: Jon Sobrinon egin den edizioak publi-oharra jartzea justifikatzen du? Aurretik artikulua ez zen hain makala. Edo Maracaibon egindako edizioak, edo...
  • Ea harrikada honek “bigarren bueltako” negoziaketarako (eduki benetan libreak lortze aldera) balio duen.--Adrar (erantzunak) 19:11, 5 urtarrila 2012 (UTC)
Ni ere akats batzuez konturatu, eta konpontzen saiatu naiz. Oro har, nik ere nire ardura erakutsi nahi dut, Adrarrek dioenaren ildotik, wikitu gabeko eta akatsak dituzten artikulu asko ditugu orain eta. Eekarpena oso txikia izan denean, erreferentzien ataleko txantiloi hori kentzearen aldekoa naiz. --Orereta (erantzunak) 14:58, 11 urtarrila 2012 (UTC)
Beste aukera bat, publi-oharraren kontuari lotuta: Txantiloi hori ( {{lur }} ) ez al litzateke logikoagoa eztabaida-orrian jartzea, itzulpen txantiloiarekin egiten den bezala? --Orereta (erantzunak) 15:06, 11 urtarrila 2012 (UTC)
Bat nator Adrarrekin, oro har Wikipedia aberastu den arren, akatsak ugari direla. Jatorriak hainbat dira: entziklopedia tematikoko testuak eskaneatuta eskuratu zituen Jaurlaritzak (eta eskaneatzean zenbakiren bat aldatzea ez da zaila), lan guztiak egiteko epea oso laburra izan da (eta, beraz, hizkuntzaren aldetik nahiko txukun daude testuak, baina edukiaren aldetik ezin izan zen den-dena egiaztatu), epea hain laburra izanik wikitzea bigarren mailan utzi zen (hizkuntza ondo zuzentzea eta edukia azaletik behintzat zuzentzea izan zen lehentasuna), oso eskasak ziren Lur hiztegietako artikulu batzuk epe laburrarengatik ezin izan dira ondo iragazi, eta abar.
Ez nator bat erreferentziak eztabaida orrian jartzearekin; ezta itzulpenarena ere. Uste dut iturri guztiek berdin-berdin bistan izan behar dutela, eta eztabaida orrian ezkutuan geratzen direla.
Bat nator ekarpena txikia izan bada Lur hiztegien erreferentzia kentzearekin, salbu eta artikuluak beste erreferentzia sendoren bat ez badu: halakoetan, Lur entziklopediaren erreferentziak oinarri bat ematen dio artikuluari.
Azkenik, uste dut ez dagoela aski frogarik Auñamendi-Lur hiztegien bat-etortze horiek plagio direla esateko. Ez dakigu ea Auñamendin aritutako nor edo nor ez ote zen Lur hiztegietan ere aritu, edo ea elkarri baimenen bat eman dioten. --Xabier Armendaritz 2012-01-12, 13:11
Analisi bikaina, bai horixe! Nire ustez {{lur}} mantentzeak badu zentzua erabili delako, nahiz eta oso txikia izan. Hala ere nik erreferentziaren letra jaitsiko nuke, gazteleraz 20 minutos egunkaritik hartutako berrietan bezala, hain nabarmen ez egiteko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:36, 12 urtarrila 2012 (UTC)
Ez dut uste oraindik letra txikiagoa jarri beharko litzaiokeenik. Letra tamainaren aldetik, Lur hiztegien erreferentziak (euskal Wikipediako gainerako iturri erreferentziek bezalaxe) tamaina txikiagotua du. Hain zuzen ere, letra normalaren % 90 da erreferentzia horien neurria. Konpara bedi gaztelaniazko Wikipediako 20 minutos erreferentzia txantiloiaren eta gure Lur hiztegiak txantiloiaren kodea. Bietan ondo agerian dago letra tamainaren kode berbera: font-size: 90%. Oraindik txikiagoa jarriz gero, irakurgaitz bihurtzen da (eta, gainera, Lur hiztegien aipua beste erreferentzia iturriak baino letra txikiagoarekin azaltzea ere ez dirudi oso txukuna litzatekeenik). --Xabier Armendaritz 2012-01-12, 14:52
Aupa. {{Lur}} txantiloiaren kokapenari eta formatuari dagokionez, nik uste dut {{Euskalnatura}} txantiloian oinarritu ginela. Txantiloi hori artikuluaren orri nagusiaren "Erreferentziak" atalean dago, horregatik beste hau ere toki berean dago. Uste dut ez dela ulergarria, orokorrean, bi horiei trataera desberdina ematea. Egia da, nire ustez, bigarrena jarri denean artikuluaren oso zati handia Euskalnatura webgunean oinarritu dela, eta lehen kasuan, artikulu askotan Lurren ekarpena txikia izan dela.
Orain, ikuspuntu praktikotik: uste dut lan nekosoa dela Lurren txantiloia duten artikuluak banan-banan begiratzen hastea ea zeinek merezi duen txantiloi hori edukitzea eta zeinek ez. Proposamenak:
  1. Txantiloia orain dagoen bezala uztea denboraldi batez (6 hilabete?), eta gero letra-tamaina txikitzea. Irtenbiderik errazena da, baina ez da bateragarria mota horretako beste txantiloi batzuekin gertatzen denarekin.
  2. Norbaitek artikulu horietako bat aldatzen duenean, Lurren ekarpena begira dezala, eta txikia izan dela pentsatzen badu, txantiloia ken dezala.
Plagioarena, bat nator Xabierrek dioenarekin.
Lurreko informazioa kargatzeko prozesuan informazioa galdu duten (alegia, orain laburragoak diren) artikuluak identifikatu ditu Igor Leturiak, eta 18 atera zaizkio. Nik uste dut horiek proiektu honetan parte hartu dugun 6 wikilarion artean konponduko ditugula, ezta?.
Momentuz gogoeta horiek bururatzen zaizkit...--Assar; (erantzun hemen) 15:25, 12 urtarrila 2012 (UTC)

Goian aipatzea ahaztu zaidan beste faktore bat: erabili zen lan metodoarengatik gertatu dira Adrarrek aipatutako triskantza hau eta beste batzuk. Izan ere, Elhuyarkoek euskal Wikipedian zer zegoen zehazteko analisia uztailean hasi ziren egiten, hau da, uztailean argazki bat atera zioten gure Wikipediari; eta ordutik lan guztia wikipediaratu zen arte, Wikipedian falta ziren hainbat artikulu sortu ziren, eta beste hainbat osatu egin ziren. Horregatik, tamalez, Lur hiztegietako edukia wikipediaratzean informazioa galdu zen hainbat artikulutan.

Horrelako informazio galerak non izan diren sumatzea ez da erraza. Bit kopuruan neurtuta neurria galdu duten artikuluak 18 dira, goian Assarrek ederki aipatu duenez. Hala ere, beste askotan, alde batetik informazioa galdu eta bestetik informazioa gehituko zen, eta azkenean artikulu potoloagoa aterako zen, baina lehen zeukan zati hori kenduta geratuko zaio, inor konturatzen ez bada.

Beraz, Lur hiztegien txantiloia duten artikuluetan, historian begiratzea komeni da, badaezpada. Eta noizbait berriz horrelako proiekturik egiten bada, kontuan hartu beharko da, lan prozedura aldatzeko. --Xabier Armendaritz 2012-01-12, 16:01

Miatze lan zorrotza egin duzu, Adrar (ekarpenaren testua bera ere bikaina da; ironia puntuarekin barre egin dudala aitortu behar dut, nahiz eta agian lekuz kanpo dagoen). Ez dakit Lurreko proiektu osoaren lagin adierazgarria osatzen duten, baina aipatzen dituzun horiek hor daude eta zer pentsaturik ematen dute. Publi-oharra edo Lurreko txantiloiari buruz, Lurreko proiektuaren barne-mezu batean proposatu nuen txantiloi hori eztabaida orrian jartzea, baina arreta eskasa jaso nuen (oker ez banago nire proposamenak lankide bakar baten atxikimendua jaso zuen). Nire ustez, Lurreko oharra ez da erreferentzia bat (non orrialdea eta beste datu batzuk ere jasotzen diren); kasu honetan, testu literala nondik hartu den aipatzen duen ohar bat da. Horrela, ez genuke erreferentziekin batera jarri behar. Eredutzat hartu ohi ditudan ingelesezko eta frantsesezko wikipedietan denetarik ikusi izan dut: beste wikipedia batzuetako itzulpenak direnean, artikuluan bertan, hasieran (gutxitan) nahiz bukaeran, baina baita eztabaida orrian ikusi izan dut ohar hori (portzierto, frantsesean oharrak alde batetik, erreferentziak bestetik, erabilitako bibliografia eta bibliografia gehigarria bereizten dira eta oso letra txikiarekin, eta oso txukun geratzen da horrela). Esan bezala, Lurreko oharrari dagokionez, gustatuko litzaidake eztabaida orrian joatea, baina ez daukat arrazoi jakin eta sendorik horretarako, (est)etika kontua da agian. Oso garbi daukat, ordea, ezin dela betirako oharra izan; artikulua zabal garatzen denean, ohar hori uneren batean eztabaida orrira joan beharko litzateke, historiaren atal moduan. Baina hori artikuluz artikulu ebaluatu beharko litzateke. Kontuan hartu behar da gainera, askotan Lurreko artikulu horiek ez direla artikuluak, datu bildumak baizik (artikulu minimalistetan eta beste batzuetan ere bai); horietan nik Lurreko oharra ezabatu egingo nuke zuzenean zerbait gehiago idatzi eta testu piska bat moldatuz gero. Dena den, eztabaida honen ondoren, garbi geratzen da horrelako proiektu batek berarekin batera ekartzen dituen erabaki asko ezin direla wikilari guztien iritzia kontuan hartu gabe, kasu honetan egin den bezala. Hau bezalako proiektuen komenigarritasuna eta bideragarritasuna kolokan jartzen dut, beraz (aurrekoarengatik eta beste hainbat arrazoirengatik). Batek esango du orain artikuluak horiek alda daitezkeela, beste guztiak bezala, baina 11.000 artikulu dira! - --Joxemai; (erantzunak) 16:09, 12 urtarrila 2012 (UTC)

Ieup lankideak, hausnarketei segida emanik:

  • {{lur}} oharraren-erreferentzien kokapenaz eta komenientziaz: Assarrek idatzitako proposamenekin bat natorrela esan, "barnerako" alferlana ez sortzearren. Aitortzaz: Joxemaik iturrien aitortzaz-kokapenaz aukera batzuk aipatu ditu. Beste wikipedietan egiten denaz gain, guk geuk ere frantses estatuko udalerrien sortze masiboarekin bestelako bide bat hartu genuen; ikus Bernaville, kasurako: hor, botaren laguntzaz, datu bakoitza nondik zetorren zehaztu zen eta Frantziako gobernuari ez zitzaion betiereko “merituen aitortza” generikorik egin. Gehiago merezi zuen, ordea, gobernu horrek bai liberatu zituelako erabili ziren datuak, eta katalanezko wikipediako lankidearen eta Theklanen lan eskergarekin batera sortutako artikuluak orain igo direnak baino luzeagoak direlako. Artikulu minimalistekin kontua argiago dago; zenbait artikuluk {{laburregia}} txantiloia merezi badute, ipini behar zaie. Zergatik merezi dute Yanagorrik edo Gin tonicek txantiloia eta Eñaut Larraldek edo Julio Jose Dulerrek ez? Eta artikulu baten eduki entziklopedikoaz zalantzak badaude, zein zentzu dauka inori aitortza egiteak?
  • Balizko plagioak: argitzea geure esku dago, ez da nahikoa "ez dakigu" esatea, orain artikulu horiek etxean baititugu. Apaiza Iribarne kasuan guztiz argi dago Auñamenditik kopiatu zutela, abbé Iribarne dokumentazioan topatzea posible delako baina itzulpen bitxi hori ez. Jean Etxamendi ere hemendik kopiatu zutela segurua da; egilea Bernardo Estornes da, denok jakingo duzuenez Estornes ez da gaztetxo bat eta 1999an hil zen. Beraz, -eta joera orokorra, Euskal Herriko edukietan bederen, hori da eta ez alderantzizkoa- zeinek kopiatu zion zeini argi dago. Orduan elkarri emandako baimenaren hipotesia geratzen da; Auñamendikoei edota Lur-ekoei galdetzea proposatzen dut, erantzunarekin eztabaida amaitu egin da: baimena zutela? Aurrera. Ez zutela? Copyryght urraketa baieztatuta.--Adrar (erantzunak)21:12, 12 urtarrila 2012 (UTC)
Yanagorri artikuluari, esaldi bakarrekoa zenean jarri zitzaion {{laburregia}} txantiloia, eta dagoeneko ez zuen merezi; beraz, kendu egin diot (eta {{erreferentzia falta}} txantiloia jarri, ez baitu inongo iturriren aipamenik). Gin tonicek esaldi bakarra izaten jarraitzen du. Lur hiztegietatik hartutako beste horiek, datu gehiago dute; nik, behintzat, aldea garbi ikusten dut. Dena dela, egia da zirriborroen txantiloiak merezi dituztela. Nik neuk, ez diet jartzen (ez Lur hiztegietatik osatutako artikuluei, eta ez beste ezein artikuluri ere), lan hori zazpigarren edo hamaikagarren mailakotzat jotzen baitut, euskal Wikipedia oraindik ere honen berde, osatugabe eta akastun dugun honetan. Inork zirriborro txantiloia jartzen bere denbora eman nahi badu, noski, nik ez dut batere eragozpenik.
Plagioari dagokionez, Lur hiztegiak ez dira atzo goizekoak. Biak ala biak hamabi urtetik gorakoak dira, eta inori ez diot aditu eragozpenik egile eskubideak direla eta. Adrarrek ekarritako datuak ikusita, Auñamenditik hainbat datu hartu dituztela nabari da, baina hamabi urtean edo gehiagoan inork ezer esan ez badu... Hala ere, jakina, Adrarrekin bat nator hobe dela Auñamendi entziklopediaren arduradun ofizialei horri buruzko erantzun ofizial bat eskatzea eta Wikipedia honetan argitaratzea (Lur hiztegien arduradun ofizialik aurkitzea zaila izango dela uste dut, aspalditxo bukatutako lana baita), eta hobe dela jatorrizko iturria aipatzea, eta ez bigarren mailakoa (are gehiago jakinda Auñamendi entziklopedia, edukiaren aldetik, askoz landuagoa dela Lur hiztegiak baino; baina hizkuntzaren aldetik Lur hiztegietan egindako ahalegina aitortzekoa dela ere baderitzot). -Xabier Armendaritz 2012-01-13, 08:23

Lur entziklopedien aipamen testu laburra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur entziklopedietatik wikipediara ekarritako artikulu bat wikitzean, konturatu naiz lehendik genuen artikulu baten paragrafo bat besterik ez zela, eta erreferentzia zehatza egiteko txantiloia sortu dut: {{lur erref}}. Juduen Probintzia Autonomoa artikuluan ikus dezakezue emaitza. Adrarrek azaldutako (eta beste hainbatek berretsitako) kezketako baten konponbidea izan daiteke: artikulu bat wikitzean, zuzentzean, aldatzean... ikusten badugu ekarpena esaldi bat edo paragrafo bat dela, esaldi edo paragrafo horren azkenean txantiloi hori jarri, eta kito. --Xabier Armendaritz 2012-01-16, 17:05

Datsegit. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:15, 16 urtarrila 2012 (UTC)
Natxekio. --Adrar (erantzunak)17:38, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Ideia ona! --Orereta (erantzunak) 19:51, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Dadost. --josugoni (erantzun hemen) 22:06, 17 urtarrila 2012 (UTC)

11.000 artikulu berri wikipedian: albisteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoeneko hasi dira honen inguruko albisteak argitaratzen.

--Assar; (erantzun hemen) 16:44, 29 abendua 2011 (UTC)

Deiako albisteko azken pasarteetan esaten dena eztabaidagarria da oso:

(Gaztelaniaz) Finalmente, la viceconsejera se ha mostrado "convencida" de la capacidad del Gobierno vasco para crear una enciclopedia digital en euskera "de calidad". "La enciclopedia con la que sueño tiene que ser generalista, pero las entradas sobre la lengua y los territorios vascos tienen que ocupar un lugar destacado. Para resultar atractiva a niños y adolescentes, las imágenes y los gráficos tendrán una importancia fundamental. Esa es la voluntad del Gobierno vasco y de Wikipedia, y estamos trabajando en ese sentido", ha concluido. - --Joxemai; (erantzunak) 16:19, 12 urtarrila 2012 (UTC)

Announcing Wikipedia 1.19 beta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Foundation is getting ready to push out 1.19 to all the WMF-hosted wikis. As we finish wrapping up our code review, you can test the new version right now on beta.wmflabs.org. For more information, please read the release notes or the start of the final announcement.

The following are the areas that you will probably be most interested in:

  • Faster loading of javascript files makes dependency tracking more important.
  • New common*.css files usable by skins instead of having to copy piles of generic styles from MonoBook or Vector's css.
  • The default user signature now contains a talk link in addition to the user link.
  • Searching blocked usernames in block log is now clearer.
  • Better timezone recognition in user preferences.
  • Improved diff readability for colorblind people.
  • The interwiki links table can now be accessed also when the interwiki cache is used (used in the API and the Interwiki extension).
  • More gender support (for instance in logs and user lists).
  • Language converter improved, e.g. it now works depending on the page content language.
  • Time and number-formatting magic words also now depend on the page content language.
  • Bidirectional support further improved after 1.18.

Report any problems on the labs beta wiki and we'll work to address them before they software is released to the production wikis.

Note that this cluster does have SUL but it is not integrated with SUL in production, so you'll need to create another account. You should avoid using the same password as you use here. — Global message delivery 00:07, 15 urtarrila 2012 (UTC)

Toponimia alorreko Euskaltzaindiaren arau berriak: Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia arautua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Luis Lizundiak eta Alfontso Mujikak toponimiaren alorreko Euskaltzaindiaren arau berriak argitaratu dituzte.--Assar; (erantzun hemen) 15:29, 17 urtarrila 2012 (UTC)

Oraintxe konturatu naiz 163. araua oso interesgarria dela: "Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema". Interesgarria bai, baina iruditzen zait oso lan neketsua izango dela izen-abizen eta leku-izen ezezagunak transkribatu behar direnean, zirilikoarekin gertatzen den bezala.--Assar; (erantzun hemen) 15:32, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Assar, eskerrik asko abisatzeagatik. Demontre! 163. araua kriston nahasketa da (transkripzio sinplifikatua ikusita ere). Beno, behintzat, ingelesezko transkripzioa (hamza izan ezik) ontzat ematen dutela dirudi. 162. arauarekin, berriz, gainetik ikusita, ez du ematen aldaketa gehiegi izango denik (toponimo asko igarri ditugu). --Marklar 18:27, 17 urtarrila 2012 (UTC)

Ingelesezko wikipediaren itzalaldia (Urtarrilaren 18an bakarrik, eh!)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norbaitek ba al daki zerbait honi buruz? Hor nonbait, alemanezkoak banner bat jarriko duela irakurri dut. --Marklar 18:36, 17 urtarrila 2012 (UTC)

AEBetan Stop Anti Piracy Act (SOPA) legea onartu behar dutenez (Espainiako Sinde Legearen antzekoa) bihar ingelesezko Wikipediak itxi egingo du protesta bezala. Astelehenean Google-ek itzalaldia egingo du.--An13sa 18:45, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Aleman eta katalanezko Wikipediek (behintzat) ere protesta egingo dute Sitenotice-an banner beltz bat jartzen. Kontua da nahiz eta geografikoki urrun geratu, denoi eragiten digula, bertan baitaude zerbitzariak. Onerako (Fair use izatearen aukera, adibidez) eta txarrerako. --Janfri; bai esan? 19:31, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Biharko protestaz erabakitzeko beranduegi izango da honezkero (oraintxe Wikipediari begira ez dauden wikilariei iritzia emateko denbora eman beharko zaie), baina beste protestaldiren bat izanez gero, ni behintzat protestarekin bat egitearen alde izango nintzateke. --Xabier Armendaritz 2012-01-17, 19:53
Nire ustez urrun geratzen zaigu, baina hala ere eragina izango luke. Horregatik ondo legoke zerbait jartzea sitenoticean. Horrela euskaldunek ere irakurriko dute SOPAk mundu osoan izango duela eragina. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:43, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Gogoratzen baduzue olerkia: haien bila etorri ziren eta nik ez nuen ezer egin... ba... nik itxiko nuke egun batean. Ondo segi!-Drpolilla 22:00, 17 urtarrila 2012 (UTC)
Gainera, Wikipedia Fundazioaren zerbitzariak Estatu Batuetan daudenez, Wikipediaren iraupena bera arriskuan izan liteke... Ni, bannerra jartzearen alde. --Xabier Armendaritz 2012-01-17, 22:19
Ni ere bannerraren alde. --Orereta (erantzunak) 23:27, 17 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde--Unai (esan) 09:31, 18 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde. Badirudi banner-arena hemen egin behar dela.--An13sa 12:59, 18 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde - --Joxemai; (erantzunak) 13:37, 18 urtarrila 2012 (UTC)

«Urteko hilketak» kategorien desegokitasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Urteko hilketak» kategoriak (adibidez: Kategoria:1997ko hilketak) desegokiak dira, arrazoi hauengatik:

  • Horietan sartzen ari garenak, berez, ez dira hilketak, erailak baizik. Orain kategoria horiek duten izenarekin Nagore Laffageren hilketa artikulua, dudarik gabe, Kategoria:2008ko hilketak kategorian sartzekoa litzateke —ikus, adibidez, zer sartu duten ingelesezko «Murder in 2008» kategorian (eta horixe litzateke gure «2008ko hilketak» karpetaren izenburuaren hitzez hitzeko itzulpena)—, baina zentzu hertsian ez da egokia kategoria horretan «Isaías Carrasco» sartzea, Isaías ez zelako hilketa bat izan, erail bat baizik. Beraz, horien izena «Urtean erailak» izan beharko litzateke, izatekotan (adibidez: Kategoria:1997an erailak). Orain eginda dauden kategoria horiek behar ditugu, ez dira ezabatu behar, baina kategoria horietan ingelesezko «Murder in [urtea]» kategorietan dauden edukiak sartu behar ditugu.
  • Ingeles Wikipedian ez dute urte bakoitzean eraildakoak biltzeko kategoriarik (adibidez, «John F. Kennedy» artikulua «Category:1963 deaths» kategorian dute, hau da, «1963ko heriotzak» kategorian, eta ez sartu urte horretan eraildakoak biltzen dituen kategoria batean). Beraz, interwikirik ez lukete kategoria horiek. Orain interwikitzat jarrita daudenak ingelesezko «year crimes» dira (urteko krimenak), okerrak dira erabat.

Beraz, bi irtenbide ikusten ditut: edo denak «Urteko heriotzak» (adibidez: Kategoria:1997ko heriotzak) kategorietara eramaten ditugu, edo «Urtean erailak» kategoria berriak sortu eta haietara eramaten ditugu, inolako interwikirik gabe. Zer deritzozue? --Xabier Armendaritz 2012-01-23, 08:10

Ez dut ongi ulertzen hilketa-erailketa diferentzia. Ba al du zerikusirik homizidio-asesinato bereizketarekin? Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 08:23, 23 urtarrila 2012 (UTC)
Kontua da kategoria horietan inork nahita hil dituen pertsonak sartu ditugula. Beraz, hor sartzen dena ez da ekintza («hilketa» edo «erailketa», nahiago duzuna; biak erabil daitezke, hizkuntza arruntean behintzat, inork nahita eragindako heriotzarako) baizik eta inork hil dituenak (eta, «Urtean hilak» jarriz gero, urte horretan berez hil direnak eta nahita hil dituztenak sartuko lirateke, guztiak batera; beraz, «Urtean erailak» litzateke irtenbidea). --Xabier Armendaritz 2012-01-23, 08:28
Ulertuta. Nik eztabaida beste ikuspuntu batetik hartuko nuke. Miguel Ángel Blanco erail bat da, zalantzarik gabe, baina wikipedian bere erailketagatik dagoela esango nuke; horregatik utziko nuke Kategoria:1997ko hilketak kategorian. Ingelesezko wikipedian, horrelako adibide franko daude; adibidez, Osama bin Laden, Category:Burials at sea kategorian agertzen da, baina Osama bin Laden ez da lurperatze edo, kasu honetan, itsasoan hondoratze bat, pertsona bat baizik; hala ere, pertsona hori itsasoan eman ziotela lurra adierazi nahi dute horrekin. Agian irtenbidea bereziki erailak izan zirelako errelebantzia duten pertsona horiek -(r)en hilketa luzapena duten artikuluetara birzuzentzea da. - --Joxemai; (erantzunak) 08:46, 23 urtarrila 2012 (UTC)
Ederki. Konbentzioz hemen onartzen badugu «Urteko hilketak» kategorian urte horretan eraildakoak sartuko ditugula, orduan kategorizazioa txukundu beharko dugu:
  • «Urteko hilketak» kategoria horiek guztiak «Urteko heriotzak» kategorien azpikategoria bihurtu behar dira.
  • «Urteko hilketak» eta «Urteko heriotzak» kategorietan —bietan batera— sartuta daudenak, «Urteko heriotzak» kategoriatik kendu behar dira, dagoeneko kategoria horretan izango baititugu, «Urteko hilketak» azpikategoriaren bitartez. Adibidez, Santiago Brouard orain «1984ko heriotzak» eta «1984ko hilketak» kategorietan sartuta dago, baina hori neurriz gaineko kategorizazioa da, nahikoa da «1984ko hilketak» kategorian sartzea, eta kategoria hori osorik «1984ko heriotzak» kategorian sartzea.
  • Orain dituzten interwiki guztiak kendu behar zaizkie «Urteko hilketak» kategoria horiei, eta ingelesezko «Murder in [urtea]» interwikia jarri bakoitzari.
Ados? --Xabier Armendaritz 2012-01-23, 09:00
Nigatik, ados. Nolanahi ere, orrazketa bat egin beharko genuke hilketen kategorietan, bereziki erailak izan zirelako errelebantzia duten pertsona horietan -(r)en hilketa motako artikulu batera birzuzentzeko. Beste kasu batzuetan ez dago batere garbi; adibidez, Luis Carrero Blanco ezaguna da Espainiako militar eta politikaria izan zelako, baina baita ere bere hilketagatik; kasu horretan, artikuluaren izena bere horretan utziko nuke, hilketen kategorian ere sartuz. Beste egoera bat ere suerta daiteke: pertsonarentzat eta bere hilketarentzat artikulu bereiziak izatea (ingelesez, adibidez, Osama bin Laden pertsonari buruzko artikulua dago, baina baita ere bere hilketari buruzkoa); kasu horretan, zalantzarik gabe, hilketa artikulua soilik jarriko nuke hilketen kategorian. Iritzi gehiagoren zai. - --Joxemai; (erantzunak) 09:21, 23 urtarrila 2012 (UTC)

Katolizismoa eta katolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

epa nik argi ikusten neban, baina orain zalantzan nago. Katolikoa Eleiza katolikoaren partaidea dena da, eta Katolizmoa, Eleiza Katolikoaren sineskera da? Nik beti ikusi dut horrela. Ez dakit zergaittik berbibideratu diren orrialde berera. Zelan ikusten dozue? -Drpolilla 10:45, 24 abendua 2011 (UTC)

Kristau kontuetan nahiko ezjakina izanik, uste dut esate baterako Armeniako Elizaren bat ere Katoliko eta Apostolikoa dela, ez ordea erromatarra(alegia, ez dagoela Erromako Elizaren agindupean). Hala ere antza bai dago Eliza Armeniarraren talde bat Erromako agintea onartzen duela, nahiko egoera nahasia beraz. Horregatik Katoliko loturak Eliza Armeniarra hartu beharko luke ere, eta desanbiguazioa ezarri Katolizismoan eta Katolikoan.--Gorritxiki 11:02, 24 abendua 2011 (UTC) Beraien burua behintza apostolikoak eta katolikoak aldarrikatzen dute. [1]

Epa! ba, ezberdintasuna eliza bakoitzaren buruan datza eta gero dogma batzuetan. Alegia, ortoxoek euren patriarka daukate. Gero ezberdintasun gutxi batzuk dagoz eliza katolikoarekiko. Armeniarrek patriarka bat daukate eta ez dute onartzen errrusiarra. Gero erritoaren kontua dago. Ortodoxo batzuek euren sineskera izan arren errito katolikoa onartzen dute. Mendebaldeko ukrainiarrek adibidez... Ortodoxoak badira ere, poloniar eta lituaniarren mendean egon zirenez errito katolikoa daukate. Armeniarren kontu hori argituko dut koinata hangoa baita... :-) Rae-k hauxe esaten du katolizimoari buruz: 1- erlijio katolikoa praktikatzen dutenen komunitatea 2- Eliza Katolikoaren sineskera

Harluxetek hauxe dio: http://www1.euskadi.net/harluxet/

katolikoa

1- Katolizismoari dagokiona; erlijio hau jarraitzen duena.

harluxetek hauxe dio: http://www1.euskadi.net/harluxet/

Beraz, gauza bat da pertsona eta beste bat sineskera. ufa! zelako txapa! espero dut kontua apur bat argitu izana.

ondo segi! -Drpolilla 13:48, 14 urtarrila 2012 (UTC)

Asteko herrialdean estaturik gabeko herrialdeak eta antzinako herrialdeak sartzeko proposamena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Asteko herrialdea wikiproiekturako 2012rako herrialdeak sartzen ari nintzela, eta dagoeneko herrialde guztietatik pasatu garela ikusita, gauza bat bururatu zait: zergatik ez ditugu aurten estaturik gabeko herrialdeak eta antzina izan ziren herrialdeak sartzen? Zerrenda hau erabil daiteke estaturik gabeko nazioetarako, eta estatu edo nazio historikoekin osatu daiteke, adibidez hemendik eta beste leku batzuetatik ateratakoekin. --Assar; (erantzun hemen) 15:52, 2 urtarrila 2012 (UTC)

 Alde --Xabier Armendaritz 2012-01-02, 16:11
 Alde -Josu 12:44, 14 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde --josugoni (erantzun hemen) 21:41, 14 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:42, 14 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde -Adrar 17:41, 17 urtarrila 2012 (UTC)
 Alde -Euskalduna, gainera zerrenda horretan Ipar Irlandaren alboan estaturik gabeko herrialde gisa Irlanda sartuko nuke (alegia, uharte edo herrialde osoa, ez Irlandako Errepublika edo Ipar Irlanda bakarrik). 22:45, 2012ko urtarrilaren 31a (UTC)

Txotx garaia iritsi zaigu, eta pentsatu dut aukera ona izango litzatekeela afari-bilera bat egiteko. Iaz proposamen bera egin zuen baten batek (Legorreta inguruan afaltzeko, oker ez banaiz), baina azkenean bertan behera geratu zen. Animatuko al gara aurten? Zer deritzozue? -Josu 13:07, 14 urtarrila 2012 (UTC)

Txantiloi bati buruz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda konprimatua txantiloia ez dabil guztiz ongi. Erabiltzen denean, "Txantiloi:Donostiako ikastetxeak" adibidez, "Izenburu-edukiera" hitza agertzen da. - --Joxemai; (erantzunak) 15:19, 31 urtarrila 2012 (UTC)

Konponduta. --Xabier Armendaritz 2012-01-31, 16:40