Matxin Irabola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau bertsolari senpertarrari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Iraola».
Matxin Irabola
Bizitza
Jaiotza Senpere1879ko abenduaren  21a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Senpere1935eko apirilaren  9a (55 urte)
Jarduerak
Jarduerak nekazaria eta bertsolaria

Matxin Irabola Goia[1] (Senpere, 1879ko abenduaren 21a - Senpere, 1935eko apirilaren 9) Lapurdiko bertsolaria izan zen. Herrialdeko bertsolaritzaren historiako inportanteenetakoa izan da; 1933ko Aberri Egunean 50.000 lagunen aurrean kantatu zuen eta lehen Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren geratu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxingaina etxean jaioa, hortik zetorkion ezizena. Aita Jose Mari Iraola aranoarra eta ama Jeanna Marie Goia saratarra zituen; bost neba-arrebaren artean hirugarrena izan zen. Bidarteko Orriotzan denbora batez mutil egon eta gero, Helbarrun auzoko Alfaroko Borda eta Olasoko Inhabea etxeetan bizi izan zen.

1911ko azaroaren 25ean Dominika Ermua azkaindarra sortzez baina Senperen bizi zen dendariarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Joana, Henrieta eta Jan Piarre; horrez gain garai horretan "paristar" deitzen ziren hiru umezurtz (Jacques Duval, Maurice eta Erramun Baudry) zaindu eta semetzat hartu zituzten. Lanbidez laboraria izan zen. Lehen Mundu Gerratik kaltetuta itzuli zen, gas pozoitua arnastu zuelako; bere bertsorik ezagunenak Gerla Haundia salatzeko egin zituen. Azken bizitoki Olha auzoko Kontienea izan zuen; han hil zen 1935ean.

Bere garaiko bertsolaririk ezgunenetakoa izan zen; Hego Euskal Herrian sarritan ibili zen, Ipar Euskal Herrian zituen harremanez gain. Bi filmetan ere agertu zen: Ganix Haltzueta Oihanzainarekin, hau ere senpertarra, Au Pays des Basques filmean (1930) eta Teodoro Hernandorenak eginiko Euzkadi dokumentalean 1933ean; bigarren honetan beste senpertar batek, Grazian Adema Zaldubik ospetsu bihurtu zen bertsoa kantatu zuen: Zazpi Euskal Herriek.

Irratiaren munduan ere aitzindaria izan zen; euskarazko lehen irratsaioak 1925ean eman ziren Radio San Sebastiánen eta 1930eko hamarkadaren hasieran Unión Radion Irabolak eta beste batzuek bertsoak botatzeari ekin zioten. Unibertsitateko ikertzaile baten (Marcel Jousse, Sorbonakoa) arreta irabazi baitzuen.

1935ean hil zenean, Jules Moulier eta Basarrik zein Euzkadi eta El Día agerkariek bere omenezko lerroak idatzi zituzten.

Irabola Mixu Mixelena kantari zenduaren birraitona ere zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analfabetoa zen; aldiz, izugarrizko berba jarioa eta bat-batekotasunerako dohaiak zituen eta horregatik oso estimatua zen. Jean Saint-Pierre gotzainak "gure filosofoa" deitzen zion[2].

Bere bertsoak hiru ataletan bana daitezke, gaiari dagokionez:

Txapelketa eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere omenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi omenaldi egin zaizkio Senpere jaioterrian:

Beste omenaldi bat:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frantsesez Martin Irabola Goya.
  2. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 132-133. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]