Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2010eko urria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kategorietako azpikategorietan dauden azpikategoria kopuruaz gainera, artikulu kopurua ere azaltzea (ingelesezko wikipedian bezala). Milesker. ---Joxemai; (erantzunak) 14:47, 2 Urria 2010 (UTC)

Egina--An13sa 16:15, 2 Urria 2010 (UTC)

Fitxategien igoera murriztea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Ez dakit ondo irudituko ote zaizuen, baina zera proposatuko nuke, teknikoki posible izatekotan: fitxategien igoera murriztea, administratzaileek soilik egin ahal dezaten (ospakizunetarako logo bereziak igo izan ditugu inoiz). Bestela, jendeak jarraitzen du irudiak igotzen, eta horrek lana baino ez du ematen... --Unai (esan) 10:04, 10 Azaroa 2010 (UTC)

Bere garaian begira egon nintzen eta gure esku ez dagoen zerbait zela ikusi nuen (goian eskatu behar da). Berriro informatuko naiz, ea. --Janfri; bai esan? 11:57, 11 Azaroa 2010 (UTC)
Ematen du Bugzillan egin behar dela eskaera. Gaztelerazko wikipediako adibidea ez dut aurkitu, bai ordea wikiesanetakoa.--Janfri; bai esan? 19:27, 24 Azaroa 2010 (UTC)
Inork ez badu kontrakorik esaten, astebete barru (epe bat ematearren zuek ekarpenak egiteko) egingo dut eskaera nik ere Bugzillan, Fitxategia igo aukera kendu edota Wikimedia Commonsera birbideratzeko.--Janfri; bai esan? 16:36, 17 Urtarrila 2011 (UTC)
 Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:50, 17 Urtarrila 2011 (UTC)
 Alde --An13sa 20:16, 17 Urtarrila 2011 (UTC)

Udalerri/auzo infotaulak[aldatu iturburu kodea]

Udalerri infotaulekin (dentsitatearen asuntuarekin) lio nahiko handia dago eta eskuz dena zuzentzea oso astuna delakoan nago. Era berean, auzo infotauletan, herria adierazterako orduan, [[]] sinboloak berak jartzen ditu, aurretik kortxeteak zituzten infotauletan honela agertuz herria:[[Bermeo]]. Gauza hauek automatikoki konpondu ditzakeen botlaririk? --Janfri; bai esan? 11:55, 11 Azaroa 2010 (UTC)

Gustatuko litzaidake, Janfri, baina ez dakit nola egin :-( --Unai (esan) 12:11, 12 Azaroa 2010 (UTC)
Ikur horiek gaizki erakusten dituen artikuluren bat aipatzerik bai, Janfri? Adibidea ikusita, botak zer ordezkatu beharko lukeen ikus genezake, beharbada... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:38, 12 Azaroa 2010 (UTC)
Auzoen infotaularena: Artika (Bermeo) eta udalerrien dentsitate arazoarena, ba Makea esaterako. --Janfri; bai esan? 12:50, 12 Azaroa 2010 (UTC)
Dentsitatearenari ez diot irtenbiderik ikusten. Auzoena bot bidez konpontzeko, berriz, hau egin beharko litzateke (ez dakit ea posible den, nik ez baitut botik):
  1. Euskal Herriko auzo infotaula erabiltzen duten orrien artean, bilaketa hau egin:
    herria = [[(*)]]
    Izartxo horrek edozein karaktere segida adierazten du (boolear aldagaia). Horretarako, jakina, beharrezko izango da bilaketa infotaula horretara mugatu ahal izatea eta boolear aldagai hori (edo baliokide bat) erabili ahal izatea.
  2. Horren ordez, hau jartzea:
    herria = (*)
Bueno, ez dakit ea ezertan lagundu dudan, baina, ideia horrek zerbaiterako balio badu... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:02, 12 Azaroa 2010 (UTC)
Dentsitatearena eskuz egin beharko da, hemen dago konpondu beharrekoen zerrenda. Bestalde, Xabierren ideia bideratu daiteke agian auzo infotaulena konpontzeko...--An13sa 13:18, 12 Azaroa 2010 (UTC)

Asteriskoarekin bot-a "pentsatzen" bezala geratzen zait, ez aurrera ez atzera. Barnean udalerriaren izena jarrita ondo doa (adibidez, hemen). --Unai (esan) 13:50, 12 Azaroa 2010 (UTC)

Okerreko terminoa erabili dut lehen: Boolear aldagaia ez, adierazpen erregularra da kontua. Zein hizkuntza (Perl, Tcl, Python, PHP) erabiltzen da Wikipediako botak programatzeko? Hizkuntza horretan idatzi beharko da adierazpen erregularra. Beharbada, programazioan eskarmetua duen ingeles Wikipediako botlariren bati galdetu beharko zaio, seguru ez zaiola askorik kostatuko ordezkatze horren kodea idaztea. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:15, 12 Azaroa 2010 (UTC)
Phytonen egiten dira. Ez dakit zein den adierazpide egokia lan hori egiteko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:17, 12 Azaroa 2010 (UTC)

Begiratzen aritu naiz, eta uste dut ordezte hau dela egin beharrekoa:

herria = \[\[(*)\]\] → herria = \1

Ea funtzionatzen duen! --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:58, 14 Azaroa 2010 (UTC)

Niri ez doakit, Xabier :-( --Unai (esan) 21:19, 14 Azaroa 2010 (UTC)
Bot batzuek —adibidez, TXiKiBoTek— egindako aldaketen laburpenetan ageri diren adierazpen erregularrak (ingelesez, regular expressions edo RegEx) aztertuz atera dudan formula da. Beharbada, Pythonerako asmatutako RegEx programaren bat erabiltzen dute... Sentitzen dut lagungarri ez izatea. Segur aski, TXiKi lankideari ea bere botarekin aldaketa egin dezakeen galdetzea izango da onena. Galdetzera noa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 21:36, 14 Azaroa 2010 (UTC)

Ari naiz behar diren zuzenketak egiten auzo infotauletan. Arazo txiki bat dago: zerbait pentsatu beharko da Emerando bezala bi udalerritan banatuta dauden auzoentzako, ezin baita berdina egin. Ideiarik? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:29, 15 Azaroa 2010 (UTC)

Ba momentuz infotaularik ez erabiltzea eta taula osoa eskuz jartzea da momentu honetan burura etortzen zaidan gauza bakarra.--Janfri; bai esan? 09:42, 25 Azaroa 2010 (UTC)

Txantiloi:GeoTemplate/Lang ezabatu mesedez. EL Willy

Egina--Unai (esan) 11:25, 30 Azaroa 2010 (UTC)

Durangoko Azoka[aldatu iturburu kodea]

Urtero bezala atzo egon nintzen Euskal Liburu eta Disko Azokan, erosketa batzuk egiten, euskarazko ekoizpenari tenperatura hartzen eta ekitaldi batzuetan ikusle gisa egoten. Krisia gora eta behera baina, hala ere, urteroko jendetza... ez da seinale txarra.

Stand ezberdinetatik kuxkuxean nenbilela, gauza bat bururatu zitzaidan, hemen plazaratu nahi dudana: ez litzateke egokia izango Euskal Wikipedia modu batean ala bertzean Durangoko Azokan -hurrengo urteetan- presente egotea? Ez al dio Euskal Wikipediak aparteko aportazioa egiten euskal kulturari? Beraz, ez dakit nola, stand finko baten bitartez edo bertan antolatzen diren ekitaldi horietako batean parte hartuz, baina euskal wikipediak -ene iritziz- ez luke huts egin beharko Euskal Herrian antolatzen den euskal kulturaren erakusleiho handienetako batean.... Ametsetan nago?

-Josu 19:36, 6 Abendua 2010 (UTC)

Gaurko urteurrenetako bat gaizki dagoela esango nuke...[aldatu iturburu kodea]

Berandu samar aurtengo abenduaren 9a zuzentzeko, baina datorren urterako egina egongo da! 1931 - Espainiako Bigarren Errepublika hasi zen. jartzen du, baina nire ustez, apirilaren 14az gero, errepublika bazegoen, ez? Ziurrenik, abenduaren 9an, errepublikako konstituzioa aldarrikatu zen, 1931koa, hori bai... Ondo izan! -Koro 19:51, 9 Abendua 2010 (UTC)

Honela hobeto?--An13sa 20:10, 9 Abendua 2010 (UTC)
Oso ondo, txe! Eskerrik asko eta ondo izan!-Koro 16:50, 10 Abendua 2010 (UTC)

Asteko Irudia Belaguakoa da[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on, aste honetarako aukeratutako irudia ez da Luzaidekoa, Belaguakoa baino. "Belagua" artikuluan bertan antzeko argazki bat ikus daiteke. Ea administratzaileren batek aldatzen duen, ondo ibili.--Adrar (esan?) 14:34, 21 Abendua 2010 (UTC)

Leku berekoak dira, ados. Ziur zaude Luzaidekoa dela gaizki dagoena?--Unai (esan) 15:11, 21 Abendua 2010 (UTC)
Ieup, bai, seguru-segurua da. Hemen adibidez antzeko leku batetik ateratakoa dago; Luzaiden, bestalde, ez dago 3 m2ko lautadarik...eta Arnegi ere agertuko litzateke. Argazkia San Martin Harrirako bidetik hartua da eta Belaguako lautada ikusten da; argazkiaren ezkerrean Txamantxoiako lehen aldapak.--Adrar (esan?) 16:29, 21 Abendua 2010 (UTC)
Milesker azalpenagatik! Commons-en ere oharra gehituko dut, argazkiaren izena aldatu dezaten.--Unai (esan) 16:49, 21 Abendua 2010 (UTC)