Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2010eko urtarrila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aldaketa berriak orria[aldatu iturburu kodea]

Aldaketa berrien orriko goiko taulan asteko itzulpen, herri eta herrialde okerrak azaltzen dira. Administratzaile batek mesedez kendu dezala MediaWiki:Recentchangestext orri horretan 2009 eta jarri dezala 2010 asteko wikiproiektu horien atalean. Milesker.--An13sa 10:38, 4 Urtarrila 2010 (UTC)

Yes check.svg Egina--Janfri; bai esan? 10:47, 4 Urtarrila 2010 (UTC)

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko wikipedian ezinezkoa da erreferentzi pila bat jartzea, batez ere formatuak ez duelako laguntzen. Adibidez (eta milaka daude) Jimi Hendrix-en ingelesezko artikuluan, momentu honetan, 147 erreferentzi daude. Zutabe bitan banatuta eta beste itxura batekin (letra tamaina txikiagoa...). Euskarazkoan hori egin ezkero imajinatu zer gertatuko litzatekeen.

Zutabe bitan jartzeko txantiloi bat sortu behar da (en:Template:Reflist, es:Plantilla:Listaref). Esan daiteke ez dela zaila. Baina besterako, formaturako, administratzaileek egin beharko lukete lan. Eez dakit nola, baina baliteke besteek dutena kopiatuz nahikoa izatea.

Garrantzitsua iruditzen zait artikuluen kalitatea eta "tamaina" mugatzen duela uste dudalako. Euskarazko wikipedian ez dago erreferentziak jartzeko ohiturarik eta aldaketa honek ezer konpondu ez arren baliteke bultzada txiki bat ematea erreferentzien kontuari. --83.34.137.126 12:00, 10 Urtarrila 2010 (UTC)

Hori existitzen da jada: {{erreferentzia zerrenda|2}}. Ikus Lurraldearen antolakuntza. --Unai (esan) 12:03, 10 Urtarrila 2010 (UTC)
{{reflist}} ere erabil dezakezu. -- Marklar 12:05, 10 Urtarrila 2010 (UTC)

Eskerrik asko baina ez dakit bertako oharra irakurri duzuen: "Txantiloi hau zaharkitua dago..." --83.34.137.126 12:14, 10 Urtarrila 2010 (UTC)

Yes check.svg Egina-Egia da {{reflist}} zaharkituta zegoela, baina ingeleskotik eguneratu dut.--An13sa 20:04, 10 Urtarrila 2010 (UTC)
Baina {{Erreferentzia zerrenda}} erabili daiteke inongo arazorik gabe. Hori aspaldi erabiltzen dugu eta ondo doala uste dut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:06, 10 Urtarrila 2010 (UTC)

Eskerrik asko berriz. Orain bestea falta da, itxura (letra tamaina txikiagoa...) aldatzea. --83.34.76.194 17:54, 12 Urtarrila 2010 (UTC)

Eta beste gauza bat. Zergatik agertzen da orain testua horren txiki <code> </code> erabiltzean? Adibide bat:
{{aldatzea babestuta}}
Lehen ez zen horrela eta beste hizkuntzetan ere ez da gertatzen. Mesedez, konpondu hau eta erreferentziena. (Oharra: goiko anonimo hori naiz, baina lankide egin naiz) --Inorbez 11:51, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
Ez dakit zerbait ukitu duzuen edo ez, baina orain <code> </code> ongi dabil. Dena den, erreferentzien letra tamaina/itxura aldatzeko eskatzen jarraitzen dut. Ingelesezko wikipedian duten bezala. --Inorbez 09:48, 19 Urtarrila 2010 (UTC)
MediaWiki:Common.css ikusten egon naiz eta bietan dugun letra-tamaina %90an jarrita. Hori bai, {{erreferentzia zerrenda}} da ikusi dudan txantiloia. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 09:51, 19 Urtarrila 2010 (UTC)
Saiatuko nahiz nire kontura ikertzen. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:34, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Ejem... Lotsa apur bat ematen dit baina zera... eh... nire zen arazoa. Beste norbaitek arazo hau duela uste badu eta urte batzuk barru eta bilaketa baten ondoren eztabaida honetara irizten bada, hona hemen konponbidea: Ktrl + saguaren gurpila. Dena den, nire ikerkuntzan hainbat gauza interesgarri aurkitu ditut baina gaur beranduegi da. Ohera! --Inorbez(erantzunak hemen) 00:32, 26 Urtarrila 2010 (UTC)

Barkatu baina esan behar dut... kar! kar! kar! (edo jajaaj!) -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:56, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
Aprobetxatu, aprobetxatu... etorriko da buelta ;-) baina ez dakizu nolako buruko minak. Euskarazko Wikipedia zen desberdin zegoen bakarra! Nahi gabe aldatuko nuen eta gero... Bueno, erreferentzien inguruko hobekuntza batzuk (itxurarekin eta lotuak) proposatu ditut MediaWiki eztabaida:Common.css‎-n. Erabilgarriak eta ia ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Ea berdina pentsatzen duzuen. --Inorbez(erantzunak hemen) 09:42, 26 Urtarrila 2010 (UTC)

Galesko lurraldeak eta eskualdeak[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Nere ustez Kategoria:Galesko lurraldeak eta Kategoria:Galesko eskualdeak bi kategoriak batean elkartu egin beharko lirateke, lurralde gora eskualde behera, hitz ezberdinekin kategoria bakar batetaz ari garela uste baidut, honela alferrikako nahasmena ekidituz. Administratzaileei egin nahi diedan eskaria hori litzateke. Aio. --Euskalduna 21:59, 2010ko urtarrilaren 18a (UTC)

Hori ez dute administratzaileek erabakitzen, lankide ororen erabakia da. Eztabadia orrian proposatu, eta adostasuna badago, kitto. {{batu}} txantiloia jar daiteke kategorietan jendea proposamenaz kontura dadin. Nire aldetik, ados nago zurekin, eta batuko nituzke. --Orereta (erantzunak) 21:40, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
Nik ez dakit alderik dagoen bata eta bestearen artean. Ez badago eztabaidatzen da. Baina egia da hori guztiek erabaki behar dutela. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:46, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Ederki. Hortaz gai hau dagokion eztabaida orrian ipini dut. --Euskalduna 23:36, 2010ko urtarrilaren 18a (UTC)

Wikisource[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Lukasen Ebanjelioa Wikisource lotura jarri dut bertako Ebanyelio saindua San Luken arabera iturrira. Saiatu naiz {{wikisource}} erabiliz egiten, baina ez dut lortzen bertara ondo bideratzea. Ea zein den akatsa... --Orereta (erantzunak) 22:15, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Konpondu dut. Ez dakit zergatik baina ez zen zuriunerik utzi behar hitzen artean: Ebanyelio_saindua_San_Luken_arabera. --josugoni (erantzun hemen) 22:27, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
Mila esker! --Orereta (erantzunak) 23:13, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
Ongi legoke edizio-urtea eta lekua aipatzea, argitalpenaren beste xehetasun batzuekin batera, Lukaren ebanjelio asko baitaude.06:46, 19 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Hemen duzu: Ebanyelio saindua San Luken arabera, Londres, 1887 --Orereta (erantzunak) 12:09, 19 Urtarrila 2010 (UTC)

Txokoaren goikaldea[aldatu iturburu kodea]

Txokoaren goikaldea moldatzeko ideia batzuk ditut. Ez dago ideia berritzailerik, izan ere, asko ingelesezko Wikipediatik hartu ditut. Dagoena hobetzea da helburua:

1- Sarrerako testua gutxitu. Kalitatea eta ez kantitatea. Nire ustez sarrerako testu horrek ez du irakurtzera gonbidatzen eta informazio asko kendu egin daiteke. Nik hurrengoa proposatzen dut:
Parte batetik testua kentzeak azalpen gutxiago ematea dakar, baina bestetik irakurtzeko errazagoa eta argiagoa da. Eta garrantzitsuena, ez duela atzera botatzen.

2- Atalen taula zabaldu eta aldaketa estetiko txiki batzuk.

Kasu honetan uste dut ez dela azalpenik eman behar. Zabaltzeak "Sortu gai berria" testua jartzea baimentzen du. Gainera irudiek ere ataletara lotzeko moduan jarri ditut eta horietariko bi aldatu: politikak eta eskaerak. Eskarien ikonotzat bonbilla bat jarri dut ideia berriak (proposamenak) ere hartu ditzakeelakoan. Azpian "Eskariak eta proposamenak egiteko" jarri dut intentzio berdinekin.
Nire beste nahietako bat atal bakoitzari "jarraitu" eta "bilatu" loturak jartzea litzateke. Letra txikiekin eta gutxi gora-behera ingelesezkoan (baita gaztelerazkoan) duten bezala.

3- Bilatzeko kutxari garrantzi gehiago eman artxiboei baino.

Emblem-search.svg

edo Arakatu artxiboan >>

Horretarako, bilaketa ezkerraldean kokatu dut eta artxibotarako lotura bat jarri. Oraindik sortu gabe dago baina hauen itxura izango luke: en:Wikipedia:Village pump archive edo es:Wikipedia:Café/Portal/Archivo, hurbilenak esatearren. Bertan artxiboak atalka sailkatu ahal izango lirateke.

Hau guztia nola geratuko zen ikusteko orri bat sortu dut eta bertan oraingo berde kolorearekin lotutako gai antzeko bat jarri diot: Lankide:Inorbez/Txokoa. Dena den, esandako hiru puntuetan zentratzea nahiko nuke. --Inorbez(erantzunak hemen) 19:20, 2010 Urtarrila 22 (UTC)


Duela gutxi (uda honetan) Txokoaren aldatzea erabaki genuen bozketa honen bidez. Jakin dezazun esaten dizut. Ondo izan.--An13sa 18:59, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Eskerrik asko baina banekien. Nahiz eta orain dela gutxi erregistratu aspalditik jarraitu izan dut euskarazko Wikipedia. Ezagutzen nuen bozketa hori (baina eskerrik asko). --Inorbez(erantzunak hemen) 19:13, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Txokoari buruzko eztabaida irekitzen dela aprobetxatuz, nik eztabaida guztia berriz orri bakarrean ikustea proposatuko nuke (oraingo albisteak, eskariak... banaketa kenduz). Jende batek beharra ikusiz gero, bozketa egin liteke, ezta? Bestetik, goiko txantiloian banderak kendu behar direla uste dut (ongietorri txantiloian egin bezala). Bandera estatuenak, nazioenak dira; ez hizkuntzenak. Eta kasu hauetan arigago oraindik.--Orereta (erantzunak) 22:17, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Badakit bozketa "galdu" genuela, baina egia da orain nahiko zaila egiten dela Txokoa jarraitzea, 4 kategoriako sistema honekin. Askotan gauzak galdetzen ditut eta gero ez dakit zein kategoriatan zen. Ez dakit buelta gaitezkeen, baina gutxienez nolabait erraztea garrantzitsua da nrietzat. Eta ekarpenarekin ados! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:25, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Aldaketa txiki batzuk egin ditut. Esandako banderen ordez hizkuntzen kodea jarri eta "jarraitu" eta "bilatu" botoiak gehitu dizkiot atal bakoitzari. Berriz ere hemen ikusi daiteke. --Inorbez(erantzunak hemen) 00:43, 23 Urtarrila 2010 (UTC)

Eta ezin dira bi taulak elkarturik jarri? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 02:53, 23 Urtarrila 2010 (UTC)
Bai, bataren beheko ertza eta bestearen goikoa kentzeak ere inpresioa hobetzen du nire ustez, apur bat baino ez bada ere. --Inorbez(erantzunak hemen) 14:32, 23 Urtarrila 2010 (UTC)

Orain etorri zait burura eta agian sinaduraren inguruko azalpentxo bat ere eman beharko litzateke.

Horrelako zerbait? Ez da erraza informazioa asko hitz gutxirekin ematea, eta garrantzitsuena, argia eta irakurterraza izatea. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:07, 28 Urtarrila 2010 (UTC)

Norbaitek beste proposamenik du? Atzekaldea berdez esperimentu bezala jarri nuen baina orain aproposagoa iruditzen zait. Artxiboekin lotuta, daten arabera artxiboaren ordez beste aukera bat eztabaida gai kopuru batera iriztean artxibatzea izango litzateke. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:50, 29 Urtarrila 2010 (UTC)
Ba orduan afaldu eta gero aldaketak egiten hasiko naiz. Gauza batzuk mugitu egin beharko dira, 2009ko abuztutik honako eztabaidak ataletan banatu... Mesedez, zerbait esateko baduzue edo jakin beharko nukeen zerbait aurrera. --Inorbez(erantzunak hemen) 20:25, 29 Urtarrila 2010 (UTC)