William Kingdon Clifford
Itxura

William Kingdon Clifford (Exeter, Ingalaterra, 1845eko maiatzaren 4a - Madeira, Portugal, 1879ko martxoaren 3a) matematikari eta filosofo ingelesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geometria ez-euklidearrak Kantek azaldutako a priori- egien teoriarekin dituen harremanak aipatu zituen. Materiaren eta espazioaren kurbaren arteko erlazioa azaldu zuen, erlatibitatearen teoriaren aitzindaritzat har daitekeena. Horretaz gainera, beste zenbait lan egin zituen geometria- eta aljebra-alorretan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.