Xabier Agote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Agote

Bizitza
JaiotzaDonostia1964ko irailaren 9a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMaineko unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakartisaua, ontzigilea, antropologoa eta arraunlaria
KidetzaAlbaola Itsas Kultur Erakundea
Apaiza obeto (espedizioa)
Elkarrekin-Together

Xabier Agote (Donostia, 1964ko irailaren 9a) Albaola Itsas Kultur Erakundearen sortzailea izan zen 1998an eta lehendakaria da orain.[1] Batez ere hiru jarduera nagusietan aritu da eragile lanak egiten: zurezko itsasontziak egiteko teknikak berreskuratzea, euskal baleazaleek erabiltzen zituzten itsasontziak eta txalupak erreplikatzea, eta baleazale horiek Amerikako herriekin izan zituzten lankidetza-harremanak aztertzea.

Ikasketak, itsasontzi-artisautza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamazortzi urterekin nekazaritza ikasi zuen Frantzian. Baina Euskal Herrian historian zehar zurezko ontziak eta txalupak egiteko teknologiaz kezkatuta Maine-ra (AEB) joan zen ontziak artisau moduan eraikitzen ikastera 24 urterekin. Graduatutakoan beste urtebete eman zuen Maineko iparraldean ontziola batean lanean. 32 urte zituela berak ikasi zuen Maineko The Rockland Apprenticeshop eskolatik inbitazioa luzatu zioten euskal ontzi bat egiteko, eta XIX mendeko arrantzarako euskal traineru bat eraiki zuten 1998ko urtarrila eta maiatza bitartean. Euskal Herrira ekarrita, portuz portu ibili zen trainerua 29 egunez, etapa bakoitzean herriko arraunlariekin. Orduan sortu zen Albaola elkartea, traineruaren donazioa jaso eta zainduko zuen erakunde bat sortu behar zen eta.[1]

Arraunlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraunlaria ere bada, 2001an Atlantikoa arraunean zeharkatu zuen Urko Mendiburu-rekin "Ward Evans Atlantic Rowing Challenge 2001" proban. 5.300 kilometro egin zituzten.[2]

Apaizac Obeto espedizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaizac Obeto espedizioak Kanadan 2006an egin zuen ibilbidea

Apaizac Obeto espedizioko partaide eta buru izan zen Agote 2006an. Espedizioa 2.000 kilometroko itsas ibilbide egin zuen Quebec eta Red Bay artean XVI. mendeko txalupa eta baldintzekin. Euskal Herriko baleazaleek XVI eta XVII. mendeetan Ternuan eta San Laurendi ibaian zehar utzitako arrastoak berreskuratzea zen espedizioaren helburua.[3]

Maketa bat Abaola eraikitzen ari den San Joan baleontziarena

San Juan baleontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Agote, San Joan Baleontzia eraikitze-lanetan

Albaola Elkartea 2015ean hasita XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz.[4][5][6] Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.[7][8]

Euskal baleazaleen eta Maine-ko biztanleen arteko elkarlana (Elkarrekin-Together)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albaola eta Acadiako arkeologia zerbitzuaren artean AEBko Mainen egiten ari diren azterketekin Elkarrekin-Together film dokumentala aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian 2017an. Euskal baleazaleen eta bertako biztanleen arteko elkarlanaren historiaren peskizan ari dira Maine inguru horretan AEBen ekialdeko kostan, Ternua eta Labradortik (Kanada) oso gertu. Ikerlari euskaldunak, iparramerikarrak eta kanadarrak ari dira elkarrekin lanean.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Aguirre Sorondo, Antxon. [http://www.euskonews.com/artisautza/0239zbk/artisaua_es.html Xabier Agote. Carpintero de Ribera. ] (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  2. «AGOTE, Xabier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  3. Maia, Jon. (2006). Apaizac Obeto. Elkar ISBN 849783433X. PMC 434025956. (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Xabier Agote, “Txalupak & carretas”» El blog de Roge 2017-01-30 (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  5. «Sakana, haritzen lurraldea – Sakana» sakana.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  6. «Albaola haritzak - Donostiako museoa - euskal itsas ondarea» Albaola (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  7. (Gaztelaniaz) Gómez, Mirari. (). «La UNESCO patrocina el proyecto de la nao San Juan» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  8. San Juan galeoia eraikitzen. ETB1 (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  9. Unanue Irureta, Maialen. «Elkarlanaren historia eta istorioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]