Xabier Ormazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Ormazabal
Bizitza
JaiotzaUrretxu1981eko martxoaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCho Oyu2004ko urria (23 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Xabier Ormazabal Aristegi (Urretxu, 1981eko martxoaren 26a - Cho Oyu, 2004ko urria) alpinista gipuzkoarra izan zen. Euskal Herriko beste hainbat mendizale moduan, lehenengo urratsak Pirinioetan eman zituen, hainbat eskalada bide egiten Peña Teleran, Riglosen eta Midi d'Ossaun besteak beste. Felipe Uriartek, neurri handi batean, bidea zabaldu zion.

Alpeak: 1999-2001[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeetan, 20 urte bete baino lehen, hasi zen hango tontorretara igotzen: Mont Blanc, Monte Rosa, Castor, Pollux, Breithorn, Allainhorn, Cervino eta Eigerren.

Peru: 2001-08[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeetan, Urus (5.420 m), Ishinca (5.530 m) eta Tocllaraju (6.032 m) igo zituen Jon Maroto eta Iñaki Alvarezekin. Huascaran (6.575 m), espedizioaren helburua, azkenean ezin izan zuten lortu.

Elurretako lehoinabarra: 2002-2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo erronka nagusia, eta bere ibilbidearen arrakasta nagusia, SESB ohiko 5 zazpimilakoak igo zituen: Komunismo (7.495 m), altuena, bakarrik igo zuen ohiko bidetik 2002ko abuztuaren 15ean, eta harekin ekin zion proiektuari.

Bigarrena, Khan Tengri (7.010 m) ohiko bidetik eta Andoni anaiarekin egin zuen 2003ko abuztuaren 2an. Hirugarrena ia pare bat aste geroago, Poveda (7.439 m) izan zen, Dimitri Komarov errusiarrarekin batera, 2003ko abuztuaren 15ean.

Laugarrena, Lenin (7.134 m) egin zuen, Arkin bidetik 2004ko uztailaren 23an, Nuria Sutil katalanarekin batera. Bosgarrena eta azkena 2 aste geroago, Korgenewskaya (7.105 m), ohiko bidetik bakarrik igo zuena 2004ko abuztuaren 5ean. Aste eskas bat geroago, KGB (5.800 m) igo zuen ipar aurpegitik, bide berria zabalduz.

Bost tontor haiek lortuta, "Elurretako lehoinabarra" saria jaso zuen.

2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tajikistanetik bueltan, etxean 2 aste eskas egin eta gero, Himalaia aldera jo zuen. Shisha Pangma (8.046 m) irailean igo zuen ohiko bidetik eta bakarrik. Hortik Cho Oyura (8.021 m) joan zen, ohiko bidetik eta bakarrik igota berriro ere. Jaitsieran, baina, hil egin zen. 23 urte zituen.

Hurrengo urtean, bere omenez Andoni Ormazabal anaiak "Lehoinabarraren aztarna" dokumentala egin zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]