Felipe Uriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Felipe Uriarte
Bizitza
Jaiotza Pasai Donibane1944ko martxoaren  17a (75 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak mendigoizalea eta enpresaburua

Felipe Uriarte Camara (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1944ko martxoaren 17a) mendigoizalea eta goi mendietako gidaria da. Ikasketaz goi mailako industria ingeniaria izanagatik, goi mendietara egindako igoerengatik nabarmendu da 1969az geroztik: Cervino, Huascarán, Cho Oyu, Makalu, Mc Kinley eta Aconcagua, besteak beste.

Kide izan zen Everest mendira egindako 1974ko Tximist Espedizioan eta 1980ko euskal herritar espedizioan.

1976an "Mendiak eta Herriak" sozietate mugatua sortu zuen, eta orduz geroztik enpresa horren zuzendaria da.

Gaur egun Gaintzan (Nafarroa Garaia) du bizilekua.[1]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 mm-tan "Manaslu, una montaña del Himalaya" (1986) eta "Mintaka" (1989) egin izan ditu, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Felipe Uriarte», Mendiak eta Herriak enpresaren webgunea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]